Etxeko zerbitzua da automobila Lagun Aron aseguratuta edukitzearen abantailetako bat. Eta ez da bakarra. Zure eskura jarri dugun automobil-tailer itunduen sareari esker, hainbat zerbitzu erabil ditzakezu.

Guretzat lan egiten duten tailer itunduek Oqueicar izeneko sare zabala osatzen dute. Oquei zer? Izena arrotz samarra egingo zaizu agian, baina irakur ezazu ahots gora eta ziur ez zaizula hain arrotza egingo.

Gure automobil-aseguruan ditugun tailer guztiek (mekanikoek, beira-tailerrek, txapa eta pinturakoek…) onura bereziak eskaintzen dizkiete gure bezeroei. Tailer horiek eskaintzen dute:

  • Egindako konponketaren jarraipena, berme eta lasaitasun handiagoak izan ditzazun.
  • Etxeko zerbitzuarekin. Imajinatu automobila tailerrean uzten duzula eta etxera itzuli behar duzula. Nola? Ibilgailua konpontzeko uzten duzunean beraiek eramaten zaituzte etxera. Eta itzultzeko berdin: tailerrera eramango zaituzte ibilgailua jasotzera.
  • Bien bitartean beste automobil bat. Automobila konpontzen den bitartean eta, erabilgarritasunaren arabera, kortesiazko beste ibilgailu bat erabili ahal izango duzu.
  • Automobil-garbiketa. Konpondu ondoren, automobila garbi-garbi irteten da tailerretik. Kanpoaldea garbituta eta barrualdean xurgagailua pasatuta entregatzen da.
  • Onura gehigarriak. Gainera, tailer bakoitzak onura gehigarriak eskain ditzake, esaterako, deskontuak pieza berrietan edo tarifa bereziak olioa edo pneumatikoak aldatzeko.

Aseguru-etxe batek tailer itunduen sare propioa izatea bezeroarentzako lasaitasun handiagoa da. Gainera, izapideak errazten ditu eta lehentasunezko tratua ematen dio. Tailer horiek konpromisoa ematen diote gure bezeroei ibilgailua entregatzeko epean, eta lehentasuna konponketan.

Lagun Aroren tailer-sareak guk asko balioesten dugun zerbait du: ingurumena zaintzen du. Oqueicar sareko tailerrek lehentasunen artean dute ingurumena babestea, eta konposatu organiko lurrunkorren (KOL) isuriei buruzko Europako araudia (<420 g/L) betetzen duten prozesu eta produktu homologatuak ditu.

Oqueicarrekin beti egongo zara informatuta eta lagunduta. Eta izena ahazten bazaizu, ez kezkatu. Bilatu “tailerrak” eta “lagun aro” Google-n eta berehala aurkituko duzu gure tailer-bilatzailea… konfiantzazko tailer-bilatzailea.