Gure aseguru-etxean bezeroei lasaitasuna ematen dieten produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dizkiegu, baina batez ere gure onena ematen diegu: hori posible izateko lan egiten dugun pertsona guztiak. Aliatuak, bitartekariak, profesionalak, hornitzaileak… Begira zenbat garen.

537 bitartekari, 443 artekariak dira eta 94 agenteak. 368 dira banku-aseguruen bulegoak LABORAL Kutxan. 412 dira guztira Seguros Lagun Aron, Caja Laboral Bancasegurosen eta Laboral Kutxan aseguruetan esklusibotasunez lan egiten duten pertsonak. 891 dira aseguruak LABORAL Kutxan merkaturatzen dituzten finantza-kudeatzaileak. 233 LABORAL Kutxako aseguruetako kudeatzaile espezialista. 174 pertsona Seguros Lagun Aron. 110 emakume eta 64 gizon. 15,8ko batez besteko antzinatasuna eta 46,1eko batez besteko adinarekin.

18 da bezeroen arretarako plataformetako pertsona-kopurua. 28 da sare komertzialen arretarako plataformetako pertsona-kopurua. 67 peritos autos, 40 peritos diversos, 38 médicos y 73 abogados.

Datu gehiago eman diezazkizukegu, baina azken finean esan nahi dizuguna da gizatalde konprometitua eta hurbilekoa garela, zure kudeatzaile espezialistatik hasi eta gure abokatuetaraino. Geure onena ematen saiatzen gara eta horregatik gure bezeroek Oso Ongi altu bat jarri digute (8,31) ezbeharraren kudeaketaren gogobetetzeari dagokionez.

Bikain nota lortu nahi dugu

Oso Ongi altu bat oso ondo dago, baina Bikain lortu nahi dugu. Eta horretarako unibertsitatera itzuli gara. Argi daukagu gure bezeroak zaretela gure ahalegin guztien ardatza eta ekintza bakoitzak markatzen duela Lagun Aroz daukazun pertzepzioa. Horrela, bada, zerbitzu-prestazioaren esparruan bezeroaren esperientzia hobetzeko proiektu bat hasi dugu 2016an.

Proiektua garatzeko, Mondragon Unibertsitateko “Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoa” unibertsitate-masterreko ikasleen lankidetza izango dugu. “Pertsonengan zentratutako berrikuntza” da, hain zuzen ere, unibertsitatearen lema. Ikasleak 4 lantaldetan banatuko dira, eta 8 astez lan egingo dute, masterreko egutegi akademikoko zati gisa, “Erronka” honetan: bezeroaren esperientzia hobetzea Autoen Zerbitzu Prestazioarekin.