Lagun Aroren bezeroa bazara eta inoiz zerbitzuren bat eskatzeko deitu behar izan badiguzu, edo ezbehar bati alta emateko, edo kontsulta bat egiteko… jakingo duzu arretarako bi zenbaki ditugula: 902 38 08 38 eta 944 94 74 28. Hori aldatu da jada, ordainpeko 902 linea erabiltzeari utzi baitiogu.

Indarrean dagoen araudiari egokitzeko eta zerbitzua hobetzeko egin dugu, horrela deiak kostu estra bat izan ez daitezen gure bezeroentzat. Horregatik, 902 linea erabiltzeari utzi diogu, eta Bezeroaren Arretarako telefonoa, 24 ordukoa eta 365 egunetan, 944 94 74 28 bakarrik izango da.

Telefono bidezko arreta honek aukera berak eskaintzen ditu. eta dei normal baten berdina kostatzen da, hau da, tokiko edo probintziako dei baten prezio bera dauka. Hortaz, kontratatuta izan ditzakegun tarifa finkoen barruan sartzen da. Zure agendan bagauzkazu, kontaktua aldatzeko garaia da: 902 zenbakia ezabatu behar duzu.

Lagun Aro arretarako telefono berria: 94 494 74 28

Aldaketa hau progresiboki egiten ari gara; hau da, bi zenbakiak erabilgarri egongo dira denbora batez, harik eta aldaketa-prozesua amaitutzat eman arte. Aldaketaren berri ematen ari gara gure bezeroei gutun, sms, mezu elektroniko eta abarren bidez egiten ditugun komunikazio guztietan. Harremanetan jartzeko beste modu batzuk kontsulta ditzakezu gure webguneko Bezeroaren Arreta atalean.

Laboral Kutxaren zenbakia ez da aldatu

Bestalde, jakinarazten dizugu Laboral Kutxaren Bezeroaren Arretako zenbakia ez dela aldatu. 901 100 200 izaten jarraituko du; bezeroarekin partekatutako kostukoak dira deiak, eta normalean telefono finko batetik tokiko dei bat egitea kostatuko litzatekeena izaten da kostua.