Bigarren eskuko auto bat erosteko asmoa baduzu edo zurea saldu behar baduzu, hainbat aukera dituzu autoa nola aseguratu erabakitzeko orduan: ibilgailuak lehendik zuenarekin jarraitu, bertan behera utzi, aurreko autokoa traspasatu…

Azkenean, zure autoari eta zuri gehien komeni zaizkizun baldintzak eskaintzen dituen asegurua lortzea da xedea. Saltzailea bazara, lehenik eta behin salmentaren data komunikatu behar diozu aseguru-etxeari. Eta gainera beste auto bat erosteko asmoa baduzu, aseguru-etxeari ordaindu diozuna poliza berrirako baliatzea edo asegurua erosleari traspasatzea erabaki ahal izango duzu.

Auto bat erosteko asmoa baduzu, lehendik duen asegurua zureganatu edo bertan behera utzi ahal izango duzu; eta, segururik ez badu, zure lehengo autoaren asegurua baliatu ahal izango duzu, edo aseguru berria egin. Infografia honetan egoeraren arabera egin beharreko urratsak azaltzen dizkizugu.

Bigarren eskuko autoetan, zer gertatzen da aseguruarekin? Zure autoa salduko baduzu: Jakinarazi aseguru-etxeari salmenta-data Beste auto bat erosiko duzu? BAI - Aprobetxatu ordaindutakoa autoaren poliza berrirako EZ - Saltzaileari pasatu diezaiokezu asegurua Autoa erosteko asmoa baduzu: Baduzu asegururik? EZ - Egin asegurua titulartasuna aldatu bezain laster Beste auto bateko asegurua bazenuen, aprobetxatu ordaindutakoa berrirako BAI - Aseguruaren baldintzak onartzeko modukoak iruditzen zaizkizu? • EZ - 15 egun dituzu ezeztatu ahal izateko • BAI - Lehendik zeukan asegurua onar dezakezu (baliteke prima aldatzea)