150 urte baino gehiago igaro dira gure herrialdean ehorzketa-aseguruak merkaturatzen hasi zirenetik. Harrezkero aseguruen industriak gora egiten jarraitu du etengabe, baita gure aseguru-kontzientziak ere. Baina, Europako gainerako herrialdeetan baino gehiago ala gutxiago aseguratzen gara?

Unespak -elkarteko kide gara gu ere- “Estamos seguros” proiektuaren barruan bildutako datuen arabera, oraindik bide luzea daukagu egiteko, batez ere Europako bizilagunekin konparatzen bagara.

estamos-segurosAzken hamarkadan, Europa osoan biztanleko ordaindutako primen kopurua ia bikoitza izan da Espainian pertsonako ordaindutakoen aldean. Halaber, kontzeptu hori bera aztertzen badugu krisi-urteetan zehar, ikusiko dugu primen jaitsiera handiagoa izan dela gure inguruko herrialdeetan baino. Ordaindutako primen kopururik handiena 2008an izan zen gure herrialdean, Europako gainerako zatian bezala. Ordutik eta 2014 arte, % 17 arteko jaitsiera izan zen, eta Europar Batasun osoan, aldiz, % 5ekoa.

Europarekiko desberdintasun horren adibiderik argienetakoa, hain zuzen, aurreikuspen eta aurrezkiko planak konparatzean ikus dezakegu. 10 arte puntuatzen baditugu Gizarte Aurreikuspen Osagarria —pentsio-planak— 15en Europar Batasunean, Espainia amaieran egongo litzateke, 6,2 punturekin, Greziaren aurretik soilik, eta lehendabiziko postuan Suedia egongo litzateke, 10 punturekin.