Erregai baten edo beste baten alde egiten dugu gure generoaren arabera? Nork gidatzen ditu auto zaharrenak? Topikoak saihesteko, Lagun Aroren txosten batek datuekin erantzuten die automobil-aseguru bat kontratatzean sexuen arteko desberdintasunei.

Joan den azaroan “XVI. Hiritar topaketa mugikortasunarekin” ekitaldia egin zen Bilbon, Bilboko Udalak eta RACVNk antolatuta. Mugikortasuna generoaren ikuspegitik aztertzea izan zen ekitaldiaren ardatza. Beste erakunde batzuekin batera, esperientzia-trukean parte hartu zuen Seguros Lagun Arok eta “Mugikortasuna generoaren ikuspegitik” txostena aurkeztu zuen.

Emakumeek edo gizonek hobeto gidatzen duten galderari buruzko topiko batzuk gezurtatzen ditu azterketak, joan den astean kontatu genizun moduan. Oraingoan automobil-aseguruak kontratatzerakoan generoaren arabera dauden antzekotasunei eta desberdintasunei buruz hitz egingo dugu, alderdi hori ere aztertzen baita txostenean.

Lagun Aroko auto-asegurua duten bezeroen datu-basetik abiatuta, kontratazio-modalitateei, aseguratutako ibilgailu-motari, erregai baten edo beste baten aldeko aukerari eta ibilgailu-modelo zaharrenak gidatzen dituenari buruzko datuak konparatu ditugu.

 

Desberdintasunik ez kontratatutako modalitatean

Gizonek eta emakumeek proportzio berean kontratatzen ditugu auto-aseguruen modalitateak. Hortaz, desberdintasuna ez dago generoan, kontratutako hirugarrenen aseguruen kopuruan baizik: kopuru horrek arrisku orokoena bikoizten du.

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan gizonen % 67,04k eta emakumeen % 66,74k hirugarrenen polizak kontratatzen dituzte. Arrisku orokoetako desberdintasunak ere oso-oso txikiak dira: % 33,26 emakumeek eta % 32,96 gizonek. UNESPAk 2016an eskainitako Espainia guztiko datuak aztertzen baditugu, desberdintasuna pixka bat handiagoa da bi modalitateetan: 5 puntuko desberdintasuna soilik.

Hortaz, desberdintasunik ez dagoela esan dezakegu. Eta zertxobait dagoenean, oso-oso txikia dela.

Grafikoa: Desberdintasunik ikusten al da emakumeen eta gizonen artean kontratazio-modalitateetan? Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan gizonen % 67,04k eta emakumeen % 66,74k hirugarrenen polizak kontratatzen dituzte. Arrisku orokoetako desberdintasunak ere oso-oso txikiak dira: % 33,26 emakumeek eta % 32,96 gizonek. UNESPAk 2016an eskainitako Espainia guztiko datuak aztertzen baditugu, desberdintasuna pixka bat handiagoa da bi modalitateetan: 5 puntuko desberdintasuna soilik.

 

Desberdintasun handiagoa aseguratutako ibilgailu-motan

Gizonen eta emakumeen artean desberdintasun handiagoa ikusten den arloa aseguratutako ibilgailu-mota da. Motoak, ibilgailu komertzialak eta furgonetak gizonek aseguratzen dituzte nagusiki (% 14,88 gizonek eta % 7,4 emakumeek), baina emakumeen ehunekoa handiagoa da turismo eta monobolumenen aseguruen artean, zehazki % 13,18 gehiago EAE eta Nafarroako baturan.

Grafikoa: Desberdintasunak aseguratutako ibilgailu-motan. Motoak, ibilgailu komertzialak eta furgonetak gizonek aseguratzen dituzte nagusiki (% 14,88 gizonek eta % 7,4 emakumeek), baina emakumeen ehunekoa handiagoa da turismo eta monobolumenen aseguruen artean, zehazki % 13,18 gehiago EAE eta Nafarroako baturan.

Bi sexuen artean ikusten dugun antzekotasunetako bat SUV ibilgailuen (lur oroko arinen edo kirol-utilitarioen) erabileraren gehikuntza da.

Donostian ia moto gehiago daude autoak baino, eta horrek nabarmen igotzen du ibilgailu-mota horren zabalkundea EAE eta Nafarroa osoan.

Ibilgailuen markei eta modeloei erreparatzen badiegu, gizonek Opel Astraren moduko auto trinkoak aseguratzen dituzte eta emakumeek Seat Ibizaren moduko utilitario ekonomikoagoak. Ford Focus da Bilbon gehien aseguratzen dugun autoa eta Opel Astra EAE eta Nafarroa osoan.

 

Ibilgailu, marka eta modelo ohikoena Euskadin eta Nafarroan

  • Ibilgailu aseguratuena: Opel Astra
  • Emakumezkoa: Seat Ibiza (utilitarioa) – Gizonezkoa: Opel Astra (trinkoa)
  • Modako marka emakumezkoen artean: Peugeot
  • Modako marka gizonezkoen artean: Opel

Peugeot da modako marka Bilboko emakumeentzat zein gizonentzat

Grafikoa: Turismoaren balioa gizonen eta emakumeen artean desberdintasuna.

 

Erregai baten edo beste baten aldeko aukera

¿Diesela, gasolina, hibridoa? Oro har gasolina erabiltzen duten ibilgailu aseguratuen gehikuntza bat ikusten dugu, baina hala ere dieselak nagusi izaten jarraitzen du Euskadi eta Nafarroa osoan.

Nolanahi ere, gizonak dira diesela gehien aukeratzen dutenak: aseguratutako gizonen % 71,70ek gasolioa erabiltzen du emakumeen % 62,60aren aldean. 10 puntu baino gehiagoko desberdintasuna ikusten da, baita ere, Bilbo Handiaren zonan aseguratzen ditugun autoetan.

Bilbon gasolina-autoen aldeko aukera egiten duten aseguratu gehiago ditugu Estatuaren gainerako zatian baino.

Grafikoa: Erregaiaren araberako banaketa. Dieselak nagusi izaten jarraitzen du Euskadi eta Nafarroa osoan. Aseguratutako gizonen % 71,70ek gasolioa erabiltzen du emakumeen % 62,60aren aldean.

Ibilgailuaren antzinatasuna

Horretan ere ez dago desberdintasunik: gure bezeroek gidatzen dituzten ibilgailuen batez besteko antzinatasuna 12 urtekoa da, bai emakumeen artean, bai gizonen artean. Datu hori bat dator Espainiako ibilgailuen batez besteko antzinatasunarekin, eta hazten ari da urtero. Kontuan hartuz tailerretan sartzen diren autoak gero eta zaharragoak direla, emakumeek eta gizonek aholku berari kasu egin behar diogu: gure autoa zaintzea eta egoerarik onenean mantentzea seguru gidatu ahal izateko.