Imajinatzen duzu zure aseguruarengatik zenbat ordaintzen duzun erabakitzeko nola gidatzen duzun kontuan hartzea? Alegia, modu konpultsiboan gidatuko bazenu, prima garestiagoa aterako litzaizuke, eta alderantziz: lasai gidatuko bazenu, euro batzuk aurreztuko zenituzke. Edo imajinatu aseguru bat ordaintzen duzula esperientzia bat gozatzen duzun ordu batzuengatik bakarrik. Insurtech terminoa dago aseguratzeko era berri honen atzean.

Baliteke agian zientzia-fikzioaz ari garela pentsatzea; baina gaur egun fenomeno horiek gure bizitzetara iristen ari dira. Transformazio digitalak erronka bat dira aseguruaren sektorearentzat, joko-arau berriak dakartzan ingurune batekin. Erronka horri Insurtech deritzo, eta kontatuko dizugu zertan datzan.

Zer esan nahi du Insurtech terminoak?

Insurtech terminoa neologismo bat da, eta ingelesezko bi hitz elkartzearen ondorioz sortu zen: insurance (asegurua) eta technology (teknologia). Terminoa sortu da definitzeko alde batetik ingurune teknologiko berriari (gauzen Internet, lankidetza-ekonomia…) egokitzen ari zaizkion aseguru-etxe tradizionalak eta bestetik enpresa teknologikoak eta teknologia berriak erabiltzen dituzten startup-ak biltzen dituen sektorea. Zein da helburua? Aseguruen sektorearen barruan bezeroei produktu eta zerbitzuak eskaintzeko era berriak sortzea.

Bitxikeria bat solasaldietan ondo geratzeko: ingelesezko insurance hitza frantsesezko aspaldiko enseurance terminotik dator

Eta hori horrela da bai gizartea eta bai kontsumitzailea aldatzen ari direlako. Millennial direlakoek, esate baterako, orain arte ezagutzen genuena bezalako jabetasun-zentzurik ez daukate. Lankidetza-kontsumoaren zaleak dira, ez dute gustuko ordu batzuk bakarrik erabiltzen duten zerbait ordaintzea… Azken batean, bilakaera teknologikoak, objektuak bakarrik ez baizik eta bizitza-estiloak aseguratzeko beharrak, eta ekonomia-eredu desberdinen agerpenak –lankidetza-ekonomia…– erabakiko dituzte aseguruen munduaren aldaketak.

Bizitza-modu berria babestea

Errealitate berriak sortu dira, eta aseguruak jakin behar du errealitate horiek babesten. Adibidez: lankidetza-ekonomiaren kasuan, zer gertatuko da gaur egungo plataforma baten bidez autoa partekatzen badut eta ordenagailu eramangarria ahazten bazait? Edo matxura bat dela-eta ez banaiz aurreikusitako orduan iristen helburuko lekura? Hori dena gertatzen ari da gaur egun, eta erantzunen bat eman behar zaio.

Orain begiratu etorkizunera. Imajina dezagun nire ibilgailuak bakarrik zirkulatzen duela gidaririk behar izan gabe eta istripu bat daukala. Nor da erantzulea? Enpresa fabrikatzailea?

Bestalde, start-up batzuek zerbitzu berriak eskaintzen dituzte, edo aseguru-etxeak berak gaur egungo gizartearen eskakizunei egokitzen ari zaizkie.

Lagun Aro, lankidetza-turismoarekin

Lagun Aro Yescapa-rekin asoziatu da aurten: lankidetza-turismoaren start-up berri hau liderra da Europan partikularren arteko autokarabanen eta camper furgoneten alokairuan. Akordio horri esker, bidaiariek arrisku oroko asegurua izango dute errepideko laguntzarekin Espainian eta Europa osoan.

Elkartze horrek neurrira egindako zerbitzua proposatzeko balio du, erabiltzaileen beharrekin bat datorrelako eta bidaian gertatutako gorabeherek eragindako edozein kalte estaltzeari lehentasuna ematen diolako.

Gure bizitza-modu berriak estaltzeko helburu horrekin berarekin, Lagun Aron Eguneroko bizitzarako laguntza estaldura eskaintzen dugu: gure Auto-aseguruen berme berritzailea.

Ez duzu inoiz pentsatu nork egingo lituzkeen gauzak zure ordez, ospitalean edo mugitu ezinean zaudenean? Estaldura honekin, Lagun Arok hartuko luke horren ardura. Berme honek estaldura eskaintzen du ibilgailu aseguratuarekin izandako trafiko-istripu baten ondorioz 48 ordutik gora ospitaleratuta egon behar duzunean, 5 egunetik gora etxean mugitu ezinik egon behar duzunean, edo heriotza gertatuz gero.