Konfiantza izaten da autoa tailer batera edo beste batera eramatea erabakitzeko arrazoi nagusietako bat. Automobilistok ere erosotasuna eta hurbiltasuna bezalako beste alderdi batzuk baloratzen ditugu gustuko ditugun tailerretan. Horregatik, oso garrantzitsua da zuei jakinaraztea Konfiantzazko Tailerren sarea handitu dugula Lagun Aroko bezeroek konfiantza eta hurbiltasunaren artean aukeratu beharrik izan ez dezaten.

Maila nazionaleko tailer-kudeaketako plataforma batekin egindako akordioari esker, Konfiantzazko Tailerren sarea handitu dugu, Seguros Lagun Aroren bezero gehien bizi diren lekuetako konponketa-tailer ezagunenetako batzuekin akordioak eginez. Bestalde, hasieran zaila iruditzen bazitzaigun ere, jada baditugu Konfiantzazko Tailerrak estatu-mailako probintzia-hiriburu guztietan, gure bezeroentzako bilatzen dugun zerbitzu estandarizatuarekin eta konponketen bermearekin.

Horrela, berma ditzakegu lehentasuna konponketan, bermea, autoa konpondu ondoren kanpotik garbitzea eta barrutik xurgagailua pasatzea, etxerako zerbitzua, eta/edo kortesiazko ibilgailua ere bai. Zerbitzu horiei beste batzuk ere gehitzen joango gara gure Tailerren sarearekin lantzen ari garen lankidetza-hitzarmenetan aurrera egiten goazen heinean.

Jada indarrean dagoen zerbitzu hau auto-asegurua duten bezeroek erabil dezakete gure Sare itunduko zerbitzu berekin.

Lagun Aroren sareko tailer bat bilatzea

Lagun Aroren tailer-bilatzailea berritu dugu, eta itundutako tailerrak eta konfiantzazko tailerrak (KONFIANTZA gisa markatuta) agertzen dira zerrendan. Geolokalizazio-tresna hobetu da bezeroarengandik hurbilen dauden tailerrak errazago bilatu ahal izateko.

Konfiantzazko tailerren bilatzailea

Tresnak aurrekoaren antzera funtzionatzen du, eta gaztelaniaz, euskaraz eta katalanez erabil daiteke. Tailerrak iragaz daitezke konponketa mekanikoetarako edo txapazkoetarako eta beira-konponketarako edo -birjartzerako. Tailer bakoitzaren fitxan aurkituko duzu lokalizazio-mapa, ordutegia, harremanetarako datuak eta eskaintzen diren zerbitzuak, baina lanean ari gara tailer bakoitzaren informazio gehiago eskaintzeko, oporretan noiz dagoen itxita adibidez.

Batzuk ezagutuko dituzue eta beste batzuk erreferentziazko tailer bihur daitezke etorkizunean. Nork daki. Ernest Hemingway-k esaten zuen moduan, norbaitengan konfiantza izan dezakezun jakiteko modurik onena konfiantza izatea da.