Zure start-up teknologikoa martxan jartzen ari bazara, seguru gaude merkatu-azterketa eta negozio-plana landu dituzula eta zein publiko objektibotara iritsi nahi duzun argi duzula. Arriskua naturala da ekintzailetzan; halere, ondo administratzen lagundu nahi dizugu, itsu-itsuan ibili behar izan ez dezazun.

Pertsona batek negozio bat irekitzea erabakitzen duenean, zeregin asko izaten ditu. Besteak beste, zeregin nagusi bat: negozioaren jarraipena bermatuko duten start-upetarako seguruak kontratatzea.

Garrantzi handikoa da zure enpresa teknologiko berriaren arriskuak identifikatzea aseguru egokiak hautatzeko, eta, horrela, negozioa arriskuan jar dezaketen faktoreak minimizatzeko: Legezko babesa Administrazioaren, enplegatuen nahiz bezeroen aurrean babesteko, kreditua bezeroek ordaintzen ez dutenerako…

Nola aztertuko ditut nire start-up teknologikoaren arriskuak? Negozio bat martxan jartzen ari zara? ● Legezko babesa administrazioaren, enplegatuen, bezeroen, bizilagunen... aurrean. ● Zuzendarien EZ *: haien ondarea babesten du hirugarrenen erreklamazioen aurrean ● Segurtasun informatikoa: zure ekipoa, datuak eta akats informatiko batek eragindako galerak babesten ditu. ● Kreditua zu babesteko bezeroek ordaintzen ez badute ● Kauzioa zure zorrak ordaindu ahal izango dituzula ziurtatzeko ● Bizitza-aurrezkia erretirorako aurrezkiak bermatzeko. ● Hirugarren erreklamazioen EZ: ○ Kalteen EZ, zure jarduerak hirugarrenak kaltetzen baditu. ○ Profesionalen EZ, bezero bat gaizki aholkatzen baduzu. ○ * DBLOren EZ, zure bezeroen datuak gaizki kudeatzen badituzu. ● Jabetza intelektuala. Babestu zure ideiak... balio handia dute! Produktu bat da? ● Produktuaren EZ, merkaturatzen duzun produktuaren akatsengatik ● Ingurumenaren EZ, zure jarduerak ingurumenari kalteak eragiten badizkio Enplegatuak dituzu zure mende? ● Patronalaren EZ: lan-istripuen aurrean babestuko ditu ● Enplegatuen desleialtasunaren EZ: manugaitzen baten batek negozioa arriskuan jartzen badu. ● Ez utzi joaten talentuari. Enplegatuaren segurtasun pertsonal eta familiarra hobetuz gero, alaiago egongo da ● Osasun-asegurua, enplegatuak edo familiartekoak gaixotzen badira ● Bizitza-arriskua haien familien etorkizuna babesteko * EZ = Erantzukizun zibila DBLO: Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa

Zalantzarik baduzu, onena aseguru-bitartekari baten aholkuak entzutea izango da, hark baduelako aurre egin beharko diezun arriskuen berri.