Senitarteko bat hiltzen zaigunean, pena handiko egoera sortzeaz gain, gerta daiteke ez jakitea hildakoak bizitza-aseguru bat zeukan ala ez. Jakiterik izango zenuke bizitza-aseguru baten onuraduna zaren ala ez? Zenbatekoren bat kobratzeko eskubiderik duzun ala ez jakiteko zer egin behar duzun azalduko dizugu. Polizaren kalte-ordaina ez baduzu kobratzen, behintzat ez dadila izan horren berri ez izateagatik.

2007 urteaz geroztik, Heriotza-estaldurako Aseguru Kontratuen Erregistroa kontsulta dezakezu. Datu-base publiko bat da, Justizia Ministerioaren mendekoa, eta hor egiazta dezakezu hildako edozein pertsonak bizitza-aseguru bat zeukan ala ez.

Izan ere, erregistro hori ireki zen arte, bizitza-aseguruen % 10 ez zen kobratzen, senitartekoek ez zekitelako hildakoak halako aseguru bat zeukala. Orain, edozein pertsonak eska dezake informazioa Erregistroan, Internet bidez nahiz bertara joanez. Hori bai, heriotza-datatik gutxienez 15 egun baliodun igarotakoan egin daiteke, eta 5 urte arte gehienez.

Nola kontsultatu heriotza-estaldurako aseguru-kontratuak:

Bete ondoren, tasa bat ordaindu behar duzu (gaur egun 3,74 eurokoa da).
Tasa ordaindu izanaren egiaztagiriarekin batera, dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzu Azken Nahien Erregistro Orokorrean edo Justizia Ministerioaren Lurralde Kudeatzailetza batean.

7 eguneko epean, Erregistroak ziurtagiri bat jaulkiko du indarrean dauden kontratu guztiak adieraziz eta zein entitaterekin sinatuta dauden zehaztuz. Ziurtagiria eskatutako modu berean jaso beharko duzu (pertsonalki edo postaz).

Ziurtagiria eskuan duzula, aseguru-etxera jo ahal izango duzu onuraduna zaren edo ez jakiteko eta erreklamatzeko, egoki bada, dagokizun kalte-ordaina.

Artikuluan azaltzen diren pausuen grafikoa