Azkenean!! Lanetik deskonektatzeko, gorputza eta arima erlaxatzeko eta burua irailerako ideia berriekin betetzeko garaia heldu zaigu.

(1) Seguru sentiarazten gaituzten abestiak entzungo ditugu, (2) aire zabaleko zinemaren batera joango gara, (3) “GRU mi villano favorito” sagaren azken filmarekin barre egingo dugu, (4) 2016ko 50 komiki aipagarrien urtekariari begirada bat emango diogu, (5) udako kontakizunak eta eleberriak irakurriko ditugu (6) eta kafea izotzarekin hartuko dugu itzalean terrazaren batean.

Oporretako egun hauek lerro hauek idazten ditugunok gozatuko ditugu 😉 .Lagun Aroren Bezeroaren arretarako lantaldea hor izango duzu oraindik ere behar duzunerako. Espero dugu deitu behar ez izatea oporretara bidean autoak bide-bazterrean utzi zaituelako edo zure sukaldea azken unean urez bete delako; nolanahi ere, gure 944 94 74 28 telefonoan lagunduko dizugu, eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan. Laboral Kutxako bezeroek 901 100 200 telefonoa, lineako bankua eta mugikor bidezko bankua erabil ditzakete gurekin harremanetan jartzeko.

Jakin badakigunez une honetan maletategia kargatzeko zorian edo errepidean zaudela, artikulu batzuk hautatu ditugu data hauetan irakurtzeko:

Goza dezagun, beraz, egun hauetan, eta gogoratu gure inguruan badirela oporretan ere atsedenik hartzen ez dutenak: ama eta aitak (lehenak batez ere), etxeko lanen karga dutelako… eta inork baino atseden gehiago egitea merezi dute! Ondo pasa abuztuan… irailean itzuliko gara!