Lagun Aro aseguru-etxe bat izan beharrean kafetegi bat balitz, ez genuke inoiz ahaztuko konfinamenduaren ondoren berriro zerbitzatuko dugun lehen kafe hori. Lehen bezeroari gogoraraziko genioke bi hilabete geroago gure terrazan eseri eta ebaki bat eskatzen digula. Bada, Lagun Aroren Coffee & Tea terrazak bere karta osoarekin irekitzen du, zerbitzu guztiekin: Esku-trebea zerbitzua berraktibatu dugu.

Urgenteak ez diren konponketak artatuko ditugu berriro ere

Seguros Lagun Arok pertsonak, beren etxeak eta negozioak aseguratzen ditu eta, oraingoz behintzat, ez dugu terrazarik gure sukurtsaletan. Gurekin lan egiten duten artekaritzetako batean kafe bat eskain badiezazukete ere, ez dute terraza-zerbitzurik (guk dakigula behintzat).

Adibidearekin jarraituz, gure terrazak aseguratutako etxeak dira guretzat. Eta mahaiak artatzen dituena, gure kasuan, Esku-trebea zerbitzuko konpontzaile profesionala da. Zerbitzu hau etxearekin zerikusia duten eta bezeroek egin ezin dituzten edo nola egin ez dakiten lan batzuez arduratzen da. Aurrerago azalduko dizugu zein diren etxeko “txapuza” horiek.

Zailtasunak zailtasun, konponketa urgenteak ez dira inoiz ete.

Konponketa urgenteak ez dira inoiz eten, eta konfinamendu osoan zehar funtzionatzen jarraitu dute, bai etxeko aseguruetan, bai saltokietako aseguruetan. Eta hori, zailtasunak zailtasun, biltegi asko itxi zituztela eta piezak edukitzeko arazo handiak egon zirela.

Jakina, profesionalak ziren piezarik garrantzitsuenak, eta kutsatzeko arriskua minimizatu behar zen. Berrogeialdiko neurriek eta bezeroen eragozpenek gomendatzen zuten ezbeharrik urgenteenetan zentratzea, geroko uzteko moduko lanak atzeratuz. Lan batzuk bertan behera geratu ziren, hala nola bisagrak aldatzea edo lanparak jartzea, Esku-trebea zerbitzuak egiten duena, hain zuzen. Etxeko konponketa hauek aktibo daude berriro.

Konponketa gehiago etxean konfinamenduaren ondoren

Ekainaren 12tik, ostirala, Esku-trebea zerbitzuak artatzen ari dira berriro. Deskonfinamenduaren 2. fasea hastearekin batera, mota horretako zerbitzuren bati erantzuteko eskaerak jasotzen hasi ginen. Orain, zerbitzua berraktibatuta, gora egin du eskaerak.

Lehen itxarotea nahiago zuten bezero askok orain Esku-trebea zerbitzua baliatzen dute etxeko konponketak egiteko.

Bizi izandako konfinamendu-egoeragatik bere garaian artatu ezin izan ziren matxurekin lotutako ezbeharrei lehentasuna ematen ari zaie. Nolanahi ere, zure etxeko aseguruak estaldura hori barne hartzen badu, dei iezaguzu eta profesional bat zure etxera joateko data bat adostuko dugu.

Konponketa elektrikoak, oinarrizko iturgintza edo dekorazioa

Konponketez ari gara, baina baita zure etxean egin nahi dituzun lanez ere, nahiago baduzu elektrizitateko, iturgintzako edo dekorazioko profesional batek egitea. Seguros Lagun Arok zure ordez lan egingo duten langileak bidaliko dizkizu. Piezak edo materialak ez dira barne hartzen. Hau da, fluoreszente bat jarri edo entxufe baten edergarria aldatu behar baduzu, burdindegitik pasatu beharko duzu lehenago erostera.

Konponketa asko errazak eta ohikoak dira etxe batean. Horregatik, pertsona askok ez dakite etxeko aseguruan sartuta daudela. Erradiadoreak purgatu? Deitu aseguruari, eta iturgin batek zure ordez egingo du.

Esku-trebea zerbitzuaz gozatzeko ez dago kontratatu beharrik

Oraintxe bertan zure buruari galdetzen ari bazatzaizkio zure etxeko aseguruak etxerako esku-trebea zerbitzua ba ote duen, argituko dizugu. Aseguru-etxe gehienek brikolaje-zerbitzuren bat eskaintzen dute. Begiratu etxeko aseguruaren zein modalitatetan dagoen sartuta eta doakoa ote den (batzuetan aukerakoa izaten da).

Antzekoak diruditen arren, ez nahasi estaldura hori eta modalitate guztiek etxean eskaintzen duten 24 orduko laguntza. Esku-trebea zerbitzuak estaldura hori osatzen du.

Seguros Lagun Aroren kasuan, etxez etxeko mantentze-zerbitzua doan sartzen da aldez aurretik etxeko asegurua kontratatzean, oinarrizko modalitatean (prezio lehiakorrena duena) eta errentatzaileentzako modalitatean izan ezik. Etxea Optima, Etxea Plus y Etxea Maizterra modalitateetan lan horietarako zerbitzua eska dezakezu, hala nola apal bat muntatzea, ispilu bat zintzilikatzea, tantaka ari den txorrota doitzea, pareta-argi bat instalatzea, etab. Jarraitu irakurtzen zer konponketa  sartzen diren Esku-trebea zerbitzuan.