150 urte baino gehiago igaro dira gure herrialdean ehorzketa-aseguruak merkaturatzen hasi zirenetik. Harrezkero aseguruen industriak gora egiten jarraitu du etengabe, baita gure aseguru-kontzientziak ere. Baina, Europako gainerako herrialdeetan baino gehiago ala gutxiago aseguratzen gara?
Unespak -elkarteko kide gara gu ere- “Estamos seguros” proiektuaren barruan bildutako datuen arabera, oraindik bide luzea daukagu egiteko, batez ere Europako bizilagunekin konparatzen bagara.
Azken hamarkadan, Europa osoan biztanleko ordaindutako primen kopurua ia bikoitza izan da Espainian pertsonako ordaindutakoen aldean. Halaber, kontzeptu hori bera aztertzen badugu krisi-urteetan zehar, ikusiko dugu primen jaitsiera handiagoa izan dela gure inguruko herrialdeetan baino. Ordaindutako primen kopururik handiena 2008an izan zen gure herrialdean, Europako gainerako zatian bezala. Ordutik eta 2014 arte, % 17 arteko jaitsiera izan zen, eta Europar Batasun osoan, aldiz, % 5ekoa.
Europarekiko desberdintasun horren adibiderik argienetakoa, hain zuzen, aurreikuspen eta aurrezkiko planak konparatzean ikus dezakegu. 10 arte puntuatzen baditugu Gizarte Aurreikuspen Osagarria —pentsio-planak— 15en Europar Batasunean, Espainia amaieran egongo litzateke, 6,2 punturekin, Greziaren aurretik soilik, eta lehendabiziko postuan Suedia egongo litzateke, 10 punturekin.