Identifikazio-datuak

www.seguroslagunaro.com web gunea Interneten identifikatzeko, egoteko eta jarduteko erabiltzen duten sozietateak:

 

SEGUROS LAGUN ARO SAk bizitzaz bestelako arloetan ere aseguruak kontratatzeko baimen egokia lortu du Aseguru Zuzendaritza Nagusitik.

SEGUROS LAGUN ARO VIDA SAk bizitzaz ez bestelako arloetan ere hainbat aseguru-mota kontratatzeko baimen egokia lortu du Aseguru Zuzendaritza Nagusitik.

 

Aurrerantzean, “LAGUN ARO ASEGURUAK” esapideak bi enpresak (SEGUROS LAGUN ARO, S.A. eta SEGUROS LAGUN ARO VIDA, S.A.) batera adieraziko ditu.

 

Igo

Helburua eta aplikazio-eremua

Baldintza hauen helburua da http://www.seguroslagunaro.com (web gunean (aurrerantzean SEGUROSLAGUNARO.COM edo web gunea) sartu, nabigatu eta erabili ahal izatea eta bertako edukiak baliatzetik ondorioztaturiko erantzukizunak arautzea. Baldintza horiez gain, LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak ezarri ahal izango ditu erabiltzaileei bere web gunearen bitartez eskaintzen dizkien produktu zehatzen kontratazioa arautuko duten baldintza orokor/partikular batzuk ere.

 

Erabiltzailea SEGUROSLAGUNARO.COM web gunean sartzeak esan nahi du LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak bere web gunean sartzeko unean-unean argitaratuta dauzkan erabilera-baldintzak onartzen dituela.

 

Era berean, LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak hirugarren erakunde batzuk habilitatu ahal izango ditu, SEGUROSLAGUNARO.COM web gunearen bitartez publizitatea egiteko edo bere zerbitzuak eskaintzeko, bai haien web orrietarako estekak sartuz, bai banner-en bitartez. Horrelakoetan, LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak ez du bere gain hartuko zerbitzu horiek hirugarrenek baliatu, prestatu edo kontratatzerakoan kontuan izan beharreko baldintza orokorrak eta partikularrak ezartzeko erantzukizuna, eta beraz, ezingo da haien erantzuletzat jo. www.seguroslagunaro.com domeinua web gunea Interneten identifikatzeko, ezingo da erabili LAGUN ARO ASEGURUAK etxearen jabetzakoak ez diren eta azken erabiltzaileen artean nahasmendua sor dezaketen edo LAGUN ARO ASEGURUAK etxearentzat ospe-galera ekar dezaketen bestelako eduki, produktu edo zerbitzuekin lotuta.

Igo

Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak

LAGUN ARO ASEGURUAK etxea SEGUROSLAGUNARO.COM web gunearen titularra da edo hura intelektualki eta industrialki ustiatzeko eskubideei buruzko baimen egokia lortu du, bai eta haren bidez erabil daitezkeen edukien jabetza intelektualaren, industrialaren eta irudien eskubideei buruzkoa ere. Ez da zilegi egile-eskubideen oharra (“copyright” delakoa) ezabatu, saihestu edo manipulatzea, ezta LAGUN ARO ASEGURUAK etxearen eskubideak identifikatzeko beste edozein datu ere; eta debekatuta dago, orobat, SEGUROSLAGUNARO.COM web gunean dauden edukiak edo produktuetako edozein asmo publiko edo komertzialekin osorik edo parte batean aldatu, kopiatu, berrerabili, ustiatu, erreproduzitu, publikoki jakitera eman, horien bigarren edo hurrenagoko argitalpenak egin, artxiboak kargatu, postaz bidali, transmititu, erabili, tratatu edo banatzea, LAGUN ARO ASEGURUAK etxearen baimen espres eta idatzizkorik gabe.

Igo

Sarrera

Erabiltzaileek sarrera libre eta doakoa dute SEGUROSLAGUNARO.COM web gunean. Baina erabiltzaile batek zerbitzu jakin batzuetara iritsi ahal izateko –adibidez, informazioa eskatzeko– erregistratu egin behar badu edo bere datu pertsonalak idatzi behar baditu, SEGUROSLAGUNARO.COM web gunean jasotako Pribatutasun Politikan xedatzen dena bete beharko du, Erabiltzaileen datu pertsonalak jaso eta tratatzerakoan.

Igo

Web gunearen erabilera

Erabiltzailearen erantzukizuna izango da SEGUROSLAGUNARO.COM web gunean sartu, nabigatu eta hartaz baliatzea, eta horrenbestez, LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak –edo LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak baimendutako langileek– SEGUROSLAGUNARO.COM web guneari eta haren edukiei buruz emandako beste edozein agindu gehigarri zorrotz betetzeko konpromisoa hartzen du, eta ez ditu bertako edukiak legearen, moralaren, ohitura onen edo ordena publikoaren eta LAGUN ARO ASEGURUAK etxetik hartutako aginduen aurkako asmoekin erabiliko; eta ez ditu erreproduzitu, kopiatu edo banatuko, eta ez dio jendeari utziko edozein komunikazio-modu publikoren bidez edukietara sartzen eta horiek aldatzen, betiere, eskubideen titularrak horretarako baimena ematen ez badio edo legez zilegi ez bada. Ez ditu web gunearen edukiak eta, bereziki, haren bidez lortutako zerbitzuak publizitatea bidaltzeko erabiliko (zuzeneko salmenta egiteko edo beste edozein xede komertzialetarako), ezta pertsona-talde bati zuzendutako mezu eskatu gabeak bidaltzeko ere – mezuen helburua zein den–, eta ez du informazio hori inola ere komertzializatu edo zabalduko.

Igo

Erantzukizunak eta bermeak

LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak ez du bermatzen eta ez du erantzungo honako puntu hauez: (i) SEGUROSLAGUNARO.COM web guneko edukien jarraitutasunaz; (ii) eduki edo produktu horietan akatsik ez egoteaz; (iii) SEGUROSLAGUNARO.COM gunean edo hura hornitzen duen zerbitzarian birusik eta/edo bestelako osagai kaltegarririk ez egoteaz; (iv) SEGUROSLAGUNARO.COM gunearen zaurtezintasunaz eta/edo bertan har daitezkeen segurtasun-neurrien menderaezintasunaz; (v) LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak web gunean ezartzen dituen baldintza, arau eta jarraibideak hausten dituen edonork bere buruari edo hirugarren bati egin diezazkiokeen kalte-galerez edo SEGUROSLAGUNARO.COM guneko segurtasun-sistemak hautsiz egindako kalte-galerez.

 

Alabaina, LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak aitortzen du hartu beharreko neurri guztiak hartu dituela, bere ahalmenen eta teknologiaren egoeraren arabera, SEGUROSLAGUNARO.COM gunearen funtzionamendua bermatzeko eta erabiltzaileentzat kaltegarriak izan daitezkeen birusen eta gainerako osagaien sarrera eta transmisioa eragozteko.

Igo

Estekak

SEGUROSLAGUNARO.COM gunetik kanpoko beste web gune batera edozein modutako lotura ezartzeak ez du esan nahi inolako harremanik, lankidetzarik edo mendekotasunik egongo denik LAGUN ARO ASEGURUAK etxearen eta kanpoko web gunearen erantzulearen artean.

 

Bestalde, erabiltzaile, erakunde edo web gune batek SEGUROSLAGUNARO.COM gunerako lotura motaren bat ezarri nahiko balu, honako baldintza hauek bete beharko ditu: (i) Lotura hori SEGUROSLAGUNARO.COM guneko Orri Nagusira edo Home-ra soilik zuzendu ahal izango da, salbu eta LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak baimen espres eta idatzizkoa ematen badu; (ii) Estekak erabatekoa eta osokoa izan behar du; klik baten bidez, LAGUN ARO ASEGURUAK etxearen http://www.SEGUROSLAGUNARO.com URL helbidera eraman behar du erabiltzailea, bai eta SEGUROSLAGUNARO.COM pantaila nagusiko pantailaren http://www.seguroslagunaro.comhedadura guztia hartu ere. LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak hartarako baimen espres eta idatzizkoa ematen ez badu behintzat, lotura egiten duen web guneak ezingo du inoiz SEGUROSLAGUNARO.COM gunearen inolako erreprodukziorik egin, bere web gunearen zati gisa hartu edo bere “frame”en barnean sartu edo SEGUROSLAGUNARO.COM orrietako edozeinen gainean “browser” bat egin. (iii) Esteka ezartzen duen orrian, ezingo da inola ere adierazi LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak lotura hori ezartzeko baimena eman duenik, LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak berariaz eta idatziz hala egiten ez badu, bederen. SEGUROSLAGUNARO.COM web gunera lotura zuzen egiten duen erakundeak LAGUN ARO ASEGURUAK etxearen eta/edo SEGUROSLAGUNARO.COM web gunearen marka , izena, izen komertziala, errotulua, logotipoa, slogana edo bestelako edozein identifikazio-elementu sartu nahi izango balu, horretarako berariazko eta idatzizko baimena izan beharko du aldez aurretik.

 

Halaber, LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak ez du web orri horietatik SEGUROSLAGUNARO.COM web gunera material, informazio edo eduki ez-zilegi, ilegal, degradagarri, lizun eta, oro har, moralaren, ordena publikoaren eta orokorrean onartutako gizarte-arauen aurka joan daitekeen bestelakorik igarotzeko estekarik ezartzeko baimenik ematen. Bereberki, LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen, SEGUROSLAGUNARO.COM gunerako lotura ezartzen duen web orriari buruzko edozein alderdirengatik.

Igo

Iraupena eta aldaketa

LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak hemen ezarritako mugak eta baldintzak aldatu ahal izango ditu, osorik edo partzialki; horretarako, aldaketa oro argitaratu beharko du, erabilera-baldintza hauek azaltzen diren modu berean edo erabiltzaileei zuzendutako beste edozein komunikazioren bidez. LAGUN ARO ASEGURUAK etxeak bukatu, eseki edo etendakotzat eman ahal izango du web guneko edukietarako sarbidea, edozein unetan eta inolako aurreabisurik gabe, eta erabiltzailearen aldetik inolako kalte-ordainik galdegiteko eskubiderik gabe. Eta iraungipen horren ondoren ere indarrean jarraituko dute baldintza orokor hauetan edukien erabilerari buruz aditzera emandako debekuek.

Igo

Jurisdikzioa

LAGUN ARO ASEGURUAK etxearen eta erabiltzailearen artean ezarritako harremanak Espainiako araudian xedatutakoaren arabera zuzenduko dira. LAGUN ARO ASEGURUAK etxea eta erabiltzailea, legokiekeen beste edozein foruri uko eginez, Bilbo hiriko Epaitegi eta Auzitegien mende jartzen dira.

Igo

Informazio legala: Kontratatu aurreko informazio-oharra

Webgune honen bidez sortutako kontratua ondoko arau eta xedapenek arautzen dute: Aseguru Kontratuen urriaren 8ko 50/1980 Legeak (1980ko urriaren 17ko BOE), urriaren 29ko 6/2004 Legegintzako Errege Dekretuak (Aseguru Pribatuak Antolatu eta Ikuskatzeari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; 2004ko azaroaren 5eko BOE), azaroaren 20ko 2486/98 Errege Dekretuak (Aseguru Pribatuak Antolatu eta Ikuskatzeari buruzko Erregelamendua onartzen duena, 1998ko azaroaren 25eko BOE) eta Errege Dekretu hori aldatzen duen 1821/2009 Errege Dekretuak, baita Baldintza Orokor hauetan eta aseguru-polizako Baldintza Partikularretan hitzartutakoak ere.

 

Erakunde aseguratzailea SEGUROS LAGUN ARO, S.A. da, eta helbide sozial hau du: Basurtuko Kaputxinoak, 6-2. 48013 Bilbo, Bizkaia, Espainia. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatua, 186 liburukia, 36. folioa, BI 2483 orria – IFK: A-20079224. Gakoa: C-572.

 

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Aseguruen Zuzendaritza Nagusiari dagokio haren jarduera kontrolatzea eta gainbegiratzea.

 

Seguros Lagun Aro atxikita dago diruzko betebeharrak betetzeari edo ez betetzeari buruzko fitxategiei. Kontratatzeko unean nahiz kontratuaren indarraldian, Seguros Lagun Arok bezeroaren ondare-kaudimena aztertu ahal izango du, haren datuak fitxategi horietan kontrastatuz. Era berean, primak ordainduko ez balira aurreikusitako baldintzetan, ordaindu ez izanari buruzko datuak fitxategi
horietan sartu ahal izango dira.

 

Hartzaileak Polizaren Baldintza Orokorren ale bat eska dezake, Seguros Lagun Aro S.A.ren edozein salmenta-puntutan. Aseguratuen eskubideak mugatzen dituzten klausulak ez dira baliozkoak izango polizako Baldintza Partikularretan zehazki eta idatziz onartuta ez badaude, eta Baldintza Orokorretan nabarmenduta ez badaude. Onarpen hori ez da beharrezkoa izango legezko arauen transkripzio edo erreferentzia hutsak dituzten klausulak direnean.

 

Non Erreklamatu

Auzirik sortuz gero, Finantza-sistema Berritzeko Neurriei buruzko azaroaren 22ko 44/2002 Legearen 29. eta 30. artikuluekin bat, Finantza-erakundeen Bezeroarentzako Arreta-zerbitzu eta Sailei eta Bezeroaren Defendatzaileari buruzko martxoaren 11ko ECO/734/2004 Aginduarekin bat, eta ECC/2502/2012 agindua, azaroaren 16koa, Espainiako Bankuaren, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren erreklamazio-zerbitzuei erreklamazioak aurkezteko prozedura arautzen duenarekin bat, hona jo dezake Aseguru Hartzaileak lehendabizi:

  • Seguros Lagun Aro
    Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua
    126. posta-kutxa, H.F.
    48080 Bilbo
    www.seguroslagunaro.com

 

Bigarrenik eta adostasun-ezak badirau, kanpoko esparruan, idazkia hona bidaliz:

  • Dirección General de Seguros y Fondos de Pensiones
    Erreklamazio Zerbitzua
    Paseo de la Castellana, 44
    28046 Madrid
    www.dgsfp.mineco.es

 

Igo

Newsletter: datu-tratamenduaren informazio-klausula

Zure datuak Lagun Aro Taldeko bi merkataritza-erakundek tratatuko dituzte, erantzukidetasun-erregimenean jokatuz datu-tratamenduari dagokionez; SEGUROS LAGUN ARO, S.A. eta SEGUROS LAGUN ARO VIDA, S.A. izango dira, hurrenez hurren A-20079224 eta A-20182705 IFK eta Basurtuko Kaputxinoen kalea 6, 2.a 48013 Bilbo (Bizkaia) egoitza soziala dutenak. Aurrerantzean, bi erakundeak “SLA” izendatu ahal izango dira.

SLAk Datuak Babesteko ordezkari bat formalki izendatu du, eta, horrez gain, dpo@seguroslagunaro.com komunikazio-kanala gaituta dauka.

Zuk emandako identifikazio-datuak eta harremanetarakoak tratatuko ditu SLAk, zuri SLAren jarduerarekin zerikusia duten albisteak eta artikuluak bidaltzeko xedearekin. Zure baimena da tratamenduaren oinarri legitimatzailea. Aipatutako betebeharrak betetzeko beharrezkoa den gutxieneko epean tratatuko dira emandako datuak. Tratamenduaren oinarri legitimatzailea zure onespena da, eta adierazitako helbide elektronikoen bidez errebokatu ahal izango da.

SLAk aditzera ematen dizu datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudian aitortutako eskubideak (zure datuetan sartzeko, haiek zuzentzeko, ezabatzeko, eramateko, tratamendua mugatzeko eta hari aurka egiteko) erabili ahal izango dituzula Seguros Lagun Arora idazki bat bidaliz, “Datuen babesa” erreferentzia duela eta zure NANaren fotokopia erantsita, helbide honetara: Basurtuko Kaputxinoen kalea, 6, 48013 PK, Bilbo. Edo, bestela, posta elektronikoz helbide honetara: protecciondedatos@seguroslagunaro.com.

Azkenik, aditzera ematen dizugu tratamendua dela-eta eskubideren bat urratzen dela irizten badiozu erreklamazio bat aurkez dezakezula Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (https://www.aepd.es/).

 

Igo