Uda laster hementxe dugu ate-joka bidaiatzeko, deskonektatzeko eta aire zabalean denbora gehiago pasatzeko. Hala ere, uda-sasoi honetaz gozatzeko, garrantzitsua da prestatzea; eta ez maletak soilik, baita gure lasaitasuna bermatzen duen guztia ere: autoa, etxea, zibersegurtasuna, osasuna… eta, jakina, edozein ezustekoren aurrean babesten gaituzten aseguruak ere bai.

Seguros Lagun Aron behin betiko checklist bat prestatu dugu, uda seguru batez gozatzeko eta oporretara joan aurretik puntu garrantzitsu guztiak berrikusi ahal izateko.

✅ Zure ibilgailua puntuan jartzea

Autoz, motoz edo autokarabanaz egindako bidaietan, edozein ibilbide luze egin aurretik, ezinbestekoa da berrikuspen egokia egitea:

  • Berrikusi olioa, frenoak, pneumatikoak eta argiak.
  • Nahitaezko dokumentazioa indarrean dagoela: IAT, zirkulazio-baimena eta asegurua.

✅ Etxe segurua kanpoan zauden bitartean

Etxetik kanpo bidaiatzen baduzu, eta etxea hainbat egunetan hutsik geratuko bada, hartu neurriak:

  • Itxi ondo ateak, leihoak eta kanpoko sarbideak.
  • Aktibatu alarma- edo bideozaintza-sistemak, halakorik baduzu.
  • Eskatu senide edo bizilagun bati posta jaso dezala, eta noizean behin etxebizitza gainbegiratu dezala.
  • Ez argitaratu sare sozialetan zure kokapena edo bidaia-planak.

Segurtasunez bidaiatzeko 10 aholkuko gida hau ere berrikus dezakezu.

✅ Zure osasuna ere egunean

Behar duzun medikazioa eramateaz gain, ez ahaztu zure osasun-txartela eta, Europar Batasunean bidaiatzen baduzu, ez ahaztu Europako Osasun Txartela garaiz eskatzea!

✅ Bidaia-asegurua atzerrira bidaiatzen baduzu

Atzerrira bidaiatzen baduzu, beste arrisku batzuk daude. Horregatik, komeni da istripu edo gaixotasunen aurrean nazioarteko mediku-estaldura bat izatea, baita ezeztatzeak, ekipajea galtzea edo laguntza juridikoa barnean hartuko duen estaldura ere.

Edozein bidaia egin aurretik, Osasun Ministerioaren gomendio guztiak kontsulta ditzakezu.

✅ Zaindu zure zibersegurtasuna

Oporretan, ohikoa da aireportuetako, hoteletako edo kafetegietako sare publikoetara konektatzea. Zeure burua babesteko, ez egin banku-eragiketarik WIFI sare publikoetan, erabili VPN konexioak datu garrantzitsuetan sartzeko, eta eguneratu pasahitzak eta aktibatu zure gailuetako autentifikazio-faktore bikoitza.

Gainera, oporretan zure zibersegurtasuna zaintzeko gida bat dugu gure blogean.

✅ Maskotekin bidaiatzen baduzu, planifikatu zure segurtasuna

Ziurtatu mikrotxipa dutela, txertoak egunean dituztela eta albaitariaren pasaportea dutela. Gogoan izan, halaber, ibilbidean nahitaezkoa dela autoan segurtasunez bidaiatzea, transportina, arnesa edo bereizgailu homologatua erabiliz. Gainera, hidrata itzazu maiz, egin geldialdi erregularrak, eta saihestu bero-orduak.

✅ Aurreikusi deskonexio digitala

Oporretan izatea ere bada pantailetatik atseden hartzea. Garrantzitsua da mugikorrik gabeko uneak planifikatzea denbora libreaz % 100ean gozatzeko, eta online denboraren eta aire zabaleko jardueren arteko oreka sustatzea, bereziki haur eta nerabeen kasuan.

✅ Berrikusi klimatologia eta alerta ofizialak

Bidaiaren bat egin aurretik edo aire zabalean jarduerak egin aurretik, kontsultatu aurreikuspen meteorologikoa AEMETen, eta adi egon balizko fenomeno kaltegarriei buruz. Muturreko bero-gertakarien kasuan, jarraitu tenperatura altuei aurrea hartzeko aholkuak, bero-kolpetik babesteko eta segurtasunez bidaiatzeko.

✅ Kontuz errepidean: planifikatu desplazamenduak

Planifikatu zure ibilbidea aldez aurretik, berrikusi trafikoaren egoera denbora errealean, eta ez bidaiatu bero-orduetan edo zirkulazio handiko egunetan. Gogoan izan bi orduz behin geldialdiak egin behar direla atseden hartzeko, eta kontu handiz ibili behar dela joan-etorri luzeetan edo gauez. Errepideetan trafiko gehien duten egunen berri ematen dizu DGTk, haiek saihesten saia zaitezen.

Seguros Lagun Aron uste dugu uda seguru bat etxetik irten baino askoz lehenago hasten dela: plangintza on batekin, xehetasun guztiak zainduz eta, batez ere, une bakoitzean zuri laguntzen dizuten aseguruen babesa izanez.

Zure autoa puntuan izateak, zure etxea babestuta izateak edo munduko edozein lekutan laguntza izateak aukera emango dizu lasai egoteko eta benetan garrantzitsua den horretan zentratzeko: gozatzen, alegia.

Check guztiak prest? Merezi duzun moduko udaz gozatzea baino ez zaizu falta! 🌞🚗🏖️