Alejandro, Silvia eta Marc-ek ez dute elkar ezagutzen. Ez dira hiri berean bizi, ezta elkarrengandik hurbil ere. Kilometroetako distantzia daukate elkarren artean. Bakoitzak bere autoa dauka, eta nahitaezkoa denez eta erantzukizunez jokatzen dutenez, aseguratuta daukate. Ez dute aseguru-etxe bera partekatzen, eta ez dute zenbateko bera ordaintzen auto-aseguruagatik. Baina gaur hirurek batera zerbait irabaziko dute.

Alejandrok ez du oso hasi eguna. Gaur hain justu inoiz baino gehiago behar zuen autoa, eta ez zaio abiarazi. Bateria izango da… Bai, bai, hobe hala bada eta ez matxura larriago bat, pentsatzen du.

Silvia, aldiz, Gaztelako errepide batetik bidaiatzen ari da. Asteburua herrian igarotzea eta aitona-amonak bisitatzea erabaki du. Oraindik beste bi orduz gidatzea falta zaio, baina adierazle gorri bat piztu zaio aginte-panelean. Hurrengo zerbitzugunean geldiaraztera behartzen du adierazleak jakinarazitako matxurak.

Marc-i gasolina-tanga ia amaierara arte agortzea gustatzen zaio. Gaur gehiegi agortu du, eta azkenean erregairik gabe gelditu da hurrengo gasolina-zerbitzugunera iritsi baino lehen. Zorionez, ez da zirkulazio handiko errepide bat, eta autoa leku seguru batean gelditzea lortu du.

Marc, Silvia eta Alejandrorenak bezalako egoerak normalean aseguru-etxera dei bat eginez eta garabiaren errepideko laguntzarekin amaitzen dira, matxura leku horretan bertan konpontzeko nahiz autoa tailerrera eramateko.

Estaldura nagusia errepidean

Berez hainbat modalitate baditu ere, errepideko laguntza da aseguru-autoetako estaldura nagusia: aseguratzaileek urtean ia 4 milioi aldiz ematen dute Errepideko Laguntza, eta, beraz, estaldura horixe da aseguratuek gehien erabiltzen dutena, UNESPAk argitaratutako “2016ko Seguru Gaude Txostena”ren arabera.

Bidaia-laguntzako estalduraren bilakaera % 5,5 gehitu da 2015ean aurreko urtearekiko; hau da, ezbeharren gehikuntza baino gehiago, hura % 1,6 hazi baitzen. Datu bitxi bat: bidaiako laguntzaren estaldura daukaten aseguratuen kopurua % 1,8 jaitsi da, estaldura horren erabilera gero eta handiagoa izan arren.

Motoek eta ziklomotorrek gehiago eskatzen dute errepideko laguntzaren zerbitzua.

Ondorioa: Errepideko Laguntza oso babes komenigarria da, eta gure aseguruan eduki beharra daukagu, ez badugu nahi gure ibilgailua etxetik 600 km-ra utzi matxura batengatik. Eta etxetik gertu ere ez. Ez da berdin estaldura horrek etxetik irteten zaren unetik estaltzea edo 25 km-tik aurrera estaltzea. Horregatik, Lagun Aroren auto-aseguruek 0. km-tik hasita daukate bidaiako laguntza modalitate guztietan, bai hirugarrenenetan, bai arrisku orokoetan.

Beste ohiko ezbehar batzuk

29 milioi ibilgailu aseguratuko automobil-parke batekin, garabiari deitzea da gidariek izaten duten arazorik ohikoena, baina ez bakarra, noski. Azterketa honetan adierazten denez, aseguruen munduak urtean ia 11 milioi arazo konpontzen dizkie bezeroei.

Bigarren ezbehar ohikoena Norberaren kalteak izenekoa da, ia 2 milioi eta erdi ezbehar estaltzen baitira. Atzean ditu erantzukizun zibila kalte materialekin (1,9 milioirekin) eta beiren estaldura 1,3 milioi baino zertxobait gehiagorekin.

2015ean, urte osoan 222.349 aldiz esku hartu zuen auto-aseguruek emandako defentsa juridikoak. Izan ere, legezko beste gai batzuez arduratzeaz gainera, isunengatik errekurtsoak jartzen dituzte talde juridikoek.

Autoen zein estaldura kontratatzen dira gehien?

Kontratatutako estalduren artean gehikuntza handiena izan duena, hain zuzen, Gidabaimena kentzeagatiko sorospena da, % 14 gehitu baita 2015ean. Estaldura bereziki zabalduta dago erabilera profesionala duten ibilgailuen artean, hau da, batez ere kamioiak, furgonetak eta scooter-ak dituzten banatzaileen artean.

Ibilgailu gehienetan gehien kontratatzen diren estaldurak defentsa juridikoa eta kalteen erreklamazioa dira.

Aseguratuen % 75ek ulertzen du estaldura batzuk oso komenigarriak direla, beirak haustearen aurkako babesa, esate baterako. Askotan, gerta daiteke harri txiki batek salto egitea kristalaren gainera eta kristala pitzatuta uztea. Hain zuzen ere, era horretako 1,9 milioi ezbehar konpontzen dituzte aseguru-etxeek urtean.

Zorionez, Alejandro, Silvia eta Marc lagunek 0. km-tik hasitako errepideko laguntza duen asegurua zeukaten kontratatuta, eta aseguruak berehala lagundu zien. Desplazamendu txikietan nahiz bidaia luzeetan, gogoan izan aseguruok hor gaudela gure bezeroei laguntzeko.