Duela urtebete helburu bat jarri genuen: paperaren kontsumoa zerora murriztea. Orduz geroztik, “0 paper” helburua lortzeko bide onetik goazela erakusten dute datuek. Lagun Aron paperaren kontsumoa nola murrizten ari garen erakutsiko dugu.
Gure jardueraren berezko izaeragatik, Seguros Lagun Arok eragindako ingurumen-inpaktua txikia da. Hala ere, enpresak ingurumenaren kudeaketa arduratsua eta iraunkorra egiten du, eta gure ingurunearekin arduratsua izateko ekintzak jarri ditu martxan.
Markatutako erronketako bat paperik gabeko bulego bat lortzea da. Eta zer egiten ari gara paperaren kontsumoa murrizteko? Nagusiki bi proiektu garatu ditugu: alde batetik, inprimatzeko eredu berri bat, eta bestetik, bezeroen dokumentazioaren kudeaketaren optimizazioa.
% 86 gutxiago erabili dugu papera inprimatzeko
2016 urtearen amaieran, gure inprimagailu eta fotokopiagailu guztiak berritzeari ekin genion. Horrela, kostuetako efizientzia handiagoa eta inprimaketen informazio xehea lortu ditugu.
Gainera, inprimaketarekin lotutako beste ekimen batzuk ere jarri ditugu abian: aldaketa bat eransten diren gastu-oharren eta tiketen sisteman; zerrenden automatizazioa; pantaila bikoitza; bi aldeetako inprimatzea; inprimatze-datuak bidaltzea hilero lantalde bakoitzari; “Lortu opariak gutxiago inprimatuz” lehiaketa abian jartzea.
Horrekin guztiarekin, enpresan lan egiten dugun pertsonen sentsibilizazio handiagoarekin batera, erakundean paperaren erabilerari buruzko kultura aldatzea lortzen ari gara.
2016 urtearen amaieran 76.200 orrialde inprimatzen genituen 70.105 foliotan hilabetean. 2017ko lehen hiruhilekoa igarotakoan 26.181 folio inprimatzen genituen hilabetean, eta horrek paperaren kontsumoa % 62,75 murriztea ekarri zuen. Irailean, urrian eta azaroan batez beste 15.300 inprimaketa egin genituen hilabetean, eta 9.700 folio/hilabetean. Abenduan, lanegun gutxiago eta opor-egunak daudela kontuan hartuta, 10.500 orrialde eta 6.800 folio inprimatu ditugu.
Paperaren kontsumoa % 86 inguru murriztu da, eta % 90era iritsi da abenduan. Laburbilduz, askoz gutxiago inprimatzen dugu eta alde bietatik (inprimaketen % 70etik gora). Batez beste, ezarritako helburua baino gutxiago inprimatzen du pertsona bakoitzak, hau da, une honetan 5 inprimaketa -3 folio pertsonako, eta datu horiek konstante mantendu dira udaren ondoren.
Bezeroen dokumentazioaren kudeaketa optimizatzea
Aurten, polizak formatu digitalean jaulkitzeko eta aplikazioetarako sarbideak gure bitartekarien eta bezeroen esku jartzeko proiektu bat jarri dugu abian. Horrela, aseguruen bitartekariek eta Lagun Aroren bezeroek formatu digitalean helaraz diezagukete dokumentazioa, bai harpidetzaren prozesuan, bai zerbitzuaren prestazioan.
Proiektu honek inpaktu handia du ingurumenaren gainean, inprimaketak nabarmen murriztea baitakar, paperaren eta dagokion artxibatzearen lekualdatze fisikotik
2016an inprimaketa-eredu berria ezarri genuen, eta inprimatutako folioak % 64 murriztea lortu genuen #EES https://t.co/ktAZDBTMRL pic.twitter.com/TwKrU7tluU
— Seguros Lagun Aro (@seguroslagunaro) 29 de noviembre de 2017