Gaur maskoten edo etxeko animalien aseguruez hitz egingo dizugu. Maskota baduzu eta jakin nahi baduzu zergatik den garrantzitsua aseguratuta edukitzea eta zein erantzukizun duzun berarekin.
Konpromisoa eta erantzukizuna zure maskotarekin
Familiako kide bat gehiago denez, zuri dagokizu konpromisoa zure maskota aseguratuta edukitzeko gerta daitekeenaren aurrean. Pentsatu al duzu zer gertatuko litzatekeen zure lagun iletsua paseatzen ari zarenean beste animalia bat zauritzen badu? Edo zure etxea bisitatzen duen pertsona bati koska egiten badio? Animaliek, ezezagunen aurrean, ustekabean eta kontrolik gabe jardun dezakete, eta, beraz, hobe da neurriak aurretik hartzea.
Mota honetako aseguru gehienak borondatezko kontrataziokoak dira, eta katuak nahiz txakurrak estaltzen dituzte, baina zenbait kasutan nahitaezkoa da zure maskota aseguratzeko konpromiso hori izatea. Zehazki, Euskadin eta Madrilgo Erkidegoan txakurrentzako Erantzukizun Zibileko (EZ) aseguru bat kontratatzera behartuta zaude. Honek txakurra hirugarrenei eragiten dieten edozein kalteren aurrean aseguratzen du. Baina bizi zaren lekuan bizi zarela, beti kontratatu behar duzu erantzukizun zibileko aseguru bat zure txakurra arriskutsua izan daitekeen arraza batekoa bada.
Maskotentzako –eta beste animalia batzuentzako– hainbat aseguru-mota daude. Behean azalduko ditugu.
Aseguru hauen aukera desberdinak
- Arrisku anitzeko etxe-asegurua, maskoten erantzukizuneko zibileko estaldurarekin. Aseguru-etxe bakoitzak Erantzukizun Zibileko estaldura barne hartzen duen modalitate desberdinak eskaintzen ditu animaliak hirugarren pertsonei eragindako kalteak estaltzeko. Lagun Aroren kasuan, Familiaren erantzukizun zibileko estaldura sartzen da etxe-aseguruaren barruan.
Garrantzitsua da zure aseguruaren baldintza orokorretan irakurtzea “maskota” gisa zer sartzen den. Lagun Aron, txakurrak, katuak, hegaztiak, kaiolan sartutako karraskariak, arrainak edo dortokak hartzen ditugu maskotatzat.
- Maskotentzako beste aseguru espezifiko batzuk. EZ estalduraz gain, beste estaldura batzuk ere sartzen dira, hala nola defentsa juridikoa, aldizkako albaitari-laguntza eta tratamendu jakin batzuen kostuak, osoenak barne (animalia hiltzeagatiko kalte-ordaina, akabatzeagatiko eta erretzeko gastuen estaldura, baita maskota txakur-ospitalean egoteagatik ere zu ospitaleratua bazaude).
Eta zure maskota txakurra edo katua ez bada, zaldi edo animalia exotikoentzako aseguru espezifikoak ere badaude, haiei egokitutako estaldura desberdinekin.
Azken finean, hauek dira dauden aseguru batzuk, gehien komeni zaizunari buruzko informazioa jaso ahal izateko.
Gogoratu oso garrantzitsua dela zure aseguruaren baldintza orokorrak eta partikularrak ondo irakurtzea, bertan xehatuta baitaude etxeko animaliaren ezaugarriak eta kontratatutako estaldurak.
Kontratatuta al daukazu lehendik? Zein? Informazio gehiago behar baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.