Etxebizitza bat erosi berri duzu? Zorionak! Orain, mudantza-kutxen eta altzarien artean, galdera bat sortuko da: Zein etxe-aseguru kontratatuko dut? Izan ere, etxebizitza berri bat erostean kontuan izan beharreko lehenengo gauzetako bat etxe-asegurua kontratatzea da. Gaur egun ez da nahitaezko asegurua, baina, noski, oso gomendagarria da; arazo asko aurreztu ditzakezu eta ezustekoren bat gertatuz gero diru-kopuru handia “ordaindu” behar izatea saihestu dezakezu. Ez etxebizitza berrien kasuan bakarrik: zure etxebizitza alokatuta badaukazu edo bigarren etxebizitza bat baduzu, premia horietara egokitzen diren zenbait aseguru-mota daude. Nolanahi ere, garrantzitsua da aukera guztiak ondo aztertzea erabakia hartu aurretik. Hemen eskaintzen dizkizugu ezinbestekoak diren etxe-aseguru on bat kontratatzeko gomendioak.

Baloratu ondo edukia eta edukitzailea

Nahitaezkoa da zure etxearen (etxeko altzariak, etxetresna elektrikoak, bitxiak…) eta edukitzailearen (eraikinaren) balioa ondo baloratzea. Izan ere, ezbeharra gertatuz gero, kalte-ordaina zenbateko aseguratuarekiko proportzionala izango da.

Balorazio on batekin, ezbeharra gertatuz gero “infraasegurua” aplikatzea saihestuko duzu. Zer esan nahi du horrek? Infraaseguru bat gertatzen da aseguratu duzun kapitalaren balioa benetan duena baino txikiagoa denean. Beraz, aseguru-etxeak erregela proportzional bat aplikatuko dizu dagokion kalte-ordaina kalkulatzeko.

Zure etxe-asegurua aukeratzeko garaian, berrikusi ondo proposamenak eta kontuan izan proposatzen dizkizuten aseguratu beharreko edukitzaile-kapitalen balioak. Edukirako, aseguru-etxeek gutxieneko kapitala izaten dute, baina zure etxea ondo aseguratzeko, kapital bat kalkulatu beharko duzu zure etxeko gelen arabera, etab.

Oinarrizko estaldurak eta estaldura osagarriak

Kontratatzen duzun aseguru-etxearen eta poliza-motaren arabera, estaldurak desberdinak izango dira.  Adibidez, urak eragindako kalteen edo fenomeno atmosferikoek eragindako kalteen estaldurak (euriak, haizeak edo kazkabarrak), aseguru guztien oinarrizko estaldurak izan ohi dira.

Garrantzitsua da kontratatuko duzun aseguruaren baldintza partikularrei zein orokorrei erreparatzea, estaldura zehatz bakoitzean estaltzen diren arrazoiak eta mugak bertan zehazten direlako.

Lagun Aron, gainera, estaldura eta zerbitzu berriak ditugu, aseguru guztietan sartzen ditugunak. Hala nola, Defentsa juridikoa etxebizitzaren legez kontrako okupazioan eta Okuparen bandalismozko egintzak, zu babesteko eta zure etxebizitza legez kontra okupatzen duten egoeretan laguntzeko.

“Ez bidaiatu” garantia urte-sasoiko etxebizitzetarako. Zure bigarren etxebizitzan ezbehar bat gertatzen bada eta ezin bazara joan, zure ordez joango gara giltzak ematera gremioak bertara sartu ahal izateko.

Etxebizitza digitalaren zerbitzua ere barne hartzen dugu, Urruneko laguntza informatikoa eta Babes digitala barne.

Bestalde, beste estaldura batzuk ere baditugu nahi izanez gero, zure etxe-asegurua pertsonalizatzeko eta osatzeko.  Lagun Aron, adibidez, esku-trebea zerbitzua daukagu, bezeroek gehien eskatzen dituzten aukerako estalduretako bat. Konfiantzazko profesionalen sare bat jartzen dugu zure eskura, etxean dituzun kalte txikiak konpondu ahal izateko.

Eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen eta bizikleten edo patinete elektrikoen erabiltzaileentzat eta jabeentzat, Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen erantzukizun zibila daukagu. Honen bitartez, hirugarrenei eragin diezazkiekezun kalteak estaltzen dizkizugu.

Proposamen bat onartu aurretik, kontuan izan etxe-aseguru on bat kontratatzeko gomendio hauek eta baloratu estaldura desberdinak.

Erantzukizun zibila etxe-aseguruan

Beste estaldura oso garrantzitsu bat: Erantzukizun zibila. Aseguratuak eta etxebizitzak hirugarrenei istripuz eragin diezazkieketen kalteak estaltzeaz arduratzen da. Adibidez, zerbait leihotik erori eta zure bizilagunari jotzen dionean, edo zartagina sutan ahaztu eta eraikina erretzen duzunean. Kostu horiei aurre egiteak, ahalegin handia eska diezaioke familiaren ekonomiari. Horregatik, funtsezkoa da jakitea zein den estaldura horretarako ezarritako muga.

Erantzukizun zibil horren beste adibide argi bat, gure maskotena da. Familia-erantzukizun zibilaren estaldurari esker sor daitezkeen zenbait egoera estaltzen ditu gure etxe-aseguruak. Baina, gainera, nire maskota aseguratu behar dut? Zer gertatzen da zure txakurrak beste bati eraso egiten badio kalean? Zer gertatzen da pertsona bati zure etxean kosk egiten badio?

Maskota baduzu, kontsultatu zure aseguru-etxearekin nola aseguratu: etxe-aseguruaren bidez edo aseguru espezifiko baten bidez.  Euskadin eta Madrilgo Erkidegoan txakurrentzako Erantzukizun Zibileko (ErZ) aseguru bat kontratatzera behartuta zaude. Honek txakurra hirugarrenei eragiten dieten edozein kalteren aurrean aseguratzen du. Baina bizi zaren lekuan bizi zarela, beti kontratatu behar duzu ErZ-eko aseguru bat zure txakurra arriskutsutzat jotzen den arraza batekoa bada.

Nola kalkulatzen da prima?

Produktu hori kontratatzean ordaindu behar duzun prezioa da. Zenbateko hori ordaintzea erabakigarria da kontratatutako estaldurez gozatu ahal izateko. Hau, hainbat faktoreren mende dago: etxebizitza-mota (pisua, atxikia edo familia bakarrekoa), aseguratutako pertsonaren izaera (errentatzailea, jabea edo maizterra bada), etxeari ematen zaion erabilera (etxebizitza nagusia, bigarren etxebizitza, hutsik dagoena…) eta beste hainbat aldagai (antzinatasuna, material erregarriak edo eraberritzeak).

Arreta-zerbitzu ona

Merezi duen garrantzia ematen ez zaion beste faktore garrantzitsu bat bezeroarentzako arreta da. Aseguru-etxearekin egiten diren kudeaketak nekagarriak izan daitezke; horregatik, bezeroekiko tratu ona izaten duena bilatu behar duzu. Horrela, izapideak arintzea edo behar bezala orientatu eta aholkatzea lortuko duzu. Hainbat erabiltzaileren iritziak bilatu behar dituzu hainbat enpresari buruz, konparatzeko eta erabakiak hartzen laguntzeko.

 

Seguros LAGUN AROk premia guztietara egokitzen diren hainbat aukera ditu. Konponbide bat etxe bakoitzarentzat, etxe bakoitza mundu bat delako eta zure familia bakarra. Etxe-aseguru on baterako gure gomendioekin eta gure konparadorearekin, erraz baloratu ahal izango dituzu aseguru bakoitzaren estaldura guztiak. Gainera, estaldura handitzen joan gara poliza bakoitzean, eta mundu konplexu hau hobeto uler dezazun terminoen hiztegi bat daukagu, kontratatzen duzuna ondo uler dezazun. Horrela ez daukazu aitzakiarik.