55 urtetik gorakoa zara, agian aurretiro aurreratua hartu duzu eta bizitza aktiboa daramazu, eta osasun onarekin. Bizitzaren garairik gozoenean zaude, eta seguru asko energia asko daukazu gauzak egiteko, bidaiatzeko edo zure hobbyez gozatzeko, baina beste gizaki guztiok bezala, ez zaude urte bikain hauek izorra ditzaketen ezustekoetatik salbu.
Indarberrituta itzuli gara oporretatik 💪 eta berritasun batzuk ekarri ditugu 👌: Super 55 Istripuak asegurua, adibidez. 55 urtetik gorakoentzat da soilik: jende aktiboarentzako, bizitzari zukua ateratzeko, baina ondo babestuta.
Lagun Aron 55 urtetik gorako gizon-emakumeentzako aseguru espezifiko bat abiarazi berri dugu, zuen kolektiboa aktiboa eta independentea baita. Nola ez, Istripuak Super 55 deitu diogu: Istripuak istripu batetik erator litezkeen hainbat berme estaltzen dituelako; super ederki zaudetelako; eta 55 adin horretan hasten dugulako helduok adin ertaina.
Orduak zure zaletasunei dedikatzeko lasaitasun handiagoa emateaz gainera, aseguru pertsonal honek espezifikoki adin ertainari egokitutako eta balio handiko bermeak eta zerbitzuak ditu:
- Etxebizitza egokitzea: autonomia eta mugikortasuna errazteko beharrezkoak diren obrak egitea etxean, horretarako kalte-ordaina kobratzeko aukera emanez bezeroari edo zerbitzua zuzenean emanez gure gremio eta konpontzaileen sarearen bidez.
- Eguneroko bizitzarako laguntza: zerbitzu-programa honen bidez eguneroko bizitzako eginkizunetan laguntzen dute langile kalifikatuek (etxebizitza garbitzea, norberaren laguntza eta garbiketa, medikuarengana laguntzea, etxerako fisioterapia-zerbitzua…). Zerbitzu honen prestazioa gure aliatua den IMA Ibérica-k egiten du.
- Hezurrak haustea: kalte-ordaina aldatu egiten da hautsitako hezurraren arabera.
- Erredurak: kalte-ordaina aldatu egiten da eragindako gorputzaren gainazalaren arabera.
- Ospitaleratzea: eguneko kalte-ordaina ospitaleratuta zauden bitartean sortzen diren gastu estrak arintzeko.
- Aukerako heriotza-estaldura: nahi izanez gero, aseguruan sar dezakezu.
Azken finean, eskaintza desberdin eta berritzailea da. Istripu-aseguru berri hau 55 urtetik 75 urtera bitartean kontrata daiteke (orain arte 60-65 urte bitartekoentzat bakarrik zen), eta 85 urte bete arte berritu daiteke (lehen 70 urte bete arte, eta heriotza-bermerako bakarrik).
Estaldurei edo beste edozein gairi buruzko argibiderik nahi izanez gero, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko. Doan deituko dizugu edo inolako konpromisorik gabe dei diezagukezu 944 94 74 28 telefonora.