Urte berria iristean, bete nahi ditugun helburuak eta erronkak ezarri ohi ditugu. Gure ohiturak hobetzea edo hobeto antolatzea, adibidez; urtearen hasierak aukera ezin hobea eskaintzen digu energia berrituarekin hasteko. Hala ere, gure zerrendan bai ala bai egon beharko lukeen funtsezko helburu bat da modu seguruago eta babestuagoan bizitzea. Horregatik, 2025az gozatzen laguntzeko, proposatu nahi dizkizugu Urte Berrirako 12 helburu, ezustekorik gabeko urte seguru baterako.

1. Urtarrila: Berrikusi zure aseguruak, eta eguneratu 

Hasi urtea zure aseguruak berrikusiz, eta ziurtatu zure auto- eta etxe-asegururako estaldura egokiak dituzula. Aseguru on batek arazo asko aurreztuko dizkizu urtean zehar.

💡 Egiaztatu zure egoera aldatu ote den (etxe berria, autoa, eraberritzeak…), eta doitu estaldurak, ezustekoak saihesteko. Ondo berrikusitako aseguruak lasaitasuna bermatzen du!

2. Otsaila: Babestu zure etxea edozein ezustekoren aurrean 

Hilabete honetan, berrikusi zure etxeko segurtasun-neurriak: berrikusi zure sarrailen egoera, eta egiaztatu kearen edo karbono monoxidoaren detektagailuak. Une egokia da, halaber, zure aseguruak kalte hauek estaltzen dituela ziurtatzeko: urak eragindakoak, elektrikoak edo buxadurak.

💡 Etxe-aseguru oso bat zure aliaturik onena izan daiteke ezustekoen aurrean (hala nola lapurretak, suteak, ur-ihesak edo fenomeno atmosferikoak).

3. Martxoa: Bizikletaz eta patinete elektrikoz ibiltzeko segurtasuna

Gero eta jende gehiago mugitzen da bizikletaz edo patinete elektrikoz. Ziurtatu segurtasunez egiten duzula: erabili kaskoa, errespetatu zirkulazio-arauak, eta eduki babes egokia.

💡 MPIen aseguru on batek lasaitasuna emango dizu norberaren edo hirugarrenen kalteen aurrean.

4. Apirila: Babestu zure datu pertsonalak

Ziberdelituak areagotzen ari dira; horregatik, gero eta garrantzitsuagoa da zure zibersegurtasuna babestea. Pasatu behar den denbora zure gailuak eta kontuak babesten: mantendu softwarea eguneratuta, erabili pasahitz konplexuak, egiaztatu erosteko erabiltzen dituzun webguneak eta ez partekatu informazio garrantzitsua.

💡 Aktibatu autentifikazio bikoitzeko sistemak zure kontuetan.

5. Maiatza: Planifikatu uda seguru bat 

Uda iristear dago, eta harekin batera deskonektatzeko, gozatzeko eta energiaz kargatzeko gogoa. Azken orduko ezustekorik nahi ez baduzu, antolatu garaiz oporrak: prestatu etxea hutsik egongo denerako; adibidez, instalatu alarmak oraindik ez badituzu, eta ziurtatu aktibatu dituzula. Oraindik egin ez baduzu, zure autoa puntuan jartzeko unea da, autoz bidaiatzeko asmoa baduzu. 

💡 Egin checklist bat 10 aholku hauekin, dena lasaitasunez planifikatzeko.

6. Ekaina: Gidatu arduraz

Eguraldi onarekin bat, bidaiatzeko eta aire libreaz gozatzeko gogoa pizten zaigu, baina segurtasun osoz egitea da garrantzitsuena. Oraindik egin ez baduzu, jarri puntuan zure autoa: berrikusi pneumatikoak, frenoak eta olio-mailak. Eta, batez ere, arduraz gidatu. Gainera, kontuan izan klima bat-batean alda daitekeela; horregatik, kalte atmosferikoen eta errepideko laguntzaren estaldura izatea komeni da. Horrela, Partzuergoarenak ez diren naturaren ondoriozko kalteak ere estalita egongo dira.

💡 Errepideko laguntzarako eta muturreko klimaren ondoriozko kalteetarako estaldurak dituen auto-aseguru bat izango da zure aliaturik onena errepidean.

7. Uztaila: Babestu zure maskotak

Zure maskotak etxean geratzen badira, presta ezazu guztia seguru eta ondo zainduta egon daitezen. Eta bidaian zurekin badoaz, planifikatu ondo, zuk adina goza dezaten!

💡 Gogoan izan: zure etxe-aseguruaren erantzukizun zibilak zure maskotek eragindako kalte batzuk estal ditzake, baina, etxean bakarrik badaude, ez. Ziurtatu ahalik eta ondoen zainduta uzten dituzula.

8. Abuztua: Osasuna eta ongizatea

Uda sasoirik egokiena da deskonektatzeko eta energiaz kargatzeko. Izan ohitura osasungarriak: ondo hidratatu, babestu eguzkitik eta zaindu zure atsedena. Gainera, une egokia da zure errutinak berrikusteko eta gehien axola duen hori babesteko.

💡 Bizitza- edo istripu-aseguru batek lasaitasuna eta babesa eman diezazuke edozein ezusteko izanez gero.

9. Iraila: Segurtasuna errutinara itzultzean

Eskolara, lanera eta eguneroko errutinara itzultzea unerik egokiena izan daiteke gauza garrantzizkoenak antolatzeko eta babesteko; hau da, zure familia eta zure egonkortasun ekonomikoa. Eman denbora babes ekonomikoko zure premia pertsonalak eta lanekoak berrikusten.

💡 Autonomoa bazara edo negozio bat baduzu, ziurtatu ezustekoen aurrean babesten zaituen aseguru bat duzula, urteko azken zatiari lasaitasunez aurre egiteko.

10. Urria: Prestatu negurako

Tenperatura baxuek aldez aurretik prestatuta egotea eskatzen dute. Berrikusi berokuntza-sistemak, tximiniak eta etxean gerta daitezkeen ihesak. Halaber, jarri puntuan zure ibilgailua: pneumatikoak eta kateak, izotz-kontrakoa edo bateria. Eskaini arreta gerta litezkeen natura-hondamendiei, hala nola ekaitzei edo euri-jasa handiei.

💡 Prebentzio-ikuskapenek eta aseguru on batek arazoak aurreztu ditzakete neguan.

11. Azaroa: Babestu online erosketak

Black Friday eta Eguberrietako eskaintzak tentagarriak dira, baina ez zaitez fidatu. Erosi soilik webgune seguruetan, eta egiaztatu orrialdeen autentikotasuna.

💡 Erabili ordainketa-metodo seguruak eta ziurtatu orriek SSL ziurtagiriak dituztela. Eta, gogoan izan: zerbait gaizki ateratzen bada, gure Etxebizitza Digitalaren estaldurarekin, aholkularitza duzu Interneteko erosketen erreklamazioetarako, edozein gorabehera konpontzen laguntzeko.

12. Abendua: Egin balantzea eta planifikatu zure etorkizuna

Urte-amaiera garai ezin hobea da zure finantza-segurtasuna planteatzeko. Bai zure familia babestea bai zure etorkizuneko proiektuetarako aurreztea; aurrerapauso bat emateko garaia da.

💡 Bizitza- eta aurrezki-aseguruak funtsezko tresnak dira zure lasaitasuna eta zure familiarena ziurtatzeko.

 

Hilabetez hilabete 12 helburuak betez, aukera izango duzu gauzarik garrantzizkoenak hobeto babesteko: zure etxea, zure familia, zure ongizatea, zure negozioa eta zure lasaitasuna. Seguros Lagun Aron, zure ondoan gaituzu urrats bakoitzean, 2025a urte seguruagoa, babestuagoa eta aukeraz betea izan dadin.

Hasi gaur bertan, eta segurtasuna izan dadila zure urteko ohiturarik onena!