Arropa-garbigailua etxean gehien erabiltzen den etxetresna elektrikoetako bat da, baina askotan ahaztu egiten zaigu zaintza eta mantentze erregularrak behar dituela, modu optimoan funtzionatzeko. Izan ere, aseguru-erreklamazio asko arropa-garbigailuko kalteekin lotuta daude, hala nola ur-ihesekin, matxura mekanikoekin edo kalte elektrikoekin. Ondoren, hauxe erakutsiko dizugu: arropa-garbigailu bat nola garbitu eta zure etxea nola babestu urratsez urrats, eta segurtasun- eta prebentzio-aholkuak emango dizkizugu.

Nola garbitu arropa-garbigailua 

1. Danborra garbitzea

Ziurtatu arropa-garbigailua hutsik dagoela, eta bota bikarbonatozko edalontzi bat eta ozpinezko beste bat detergentearen kutxatilan. Hautatu garbiketa-ziklorik laburrena, ur beroarekin (60 ºC inguru), eta utzi zikloa amaitzen. Amaitutakoan, ireki atea eta utzi arropa-garbigailua hainbat orduz aireztatzen.

2. Detergente-banagailua garbitzea

Atera banagailua, eta desmuntatu piezak ur epeletan pasatzeko. Garbitu saretak eta konpartimentuak eskuila edo zapi leun batekin, eta lehortu ondo pieza guztiak berriro jarri aurretik.

3. Iragazkia garbitzea

Lehendabizi, kontsultatu eskuliburuan iragazkia non dagoen, kendu eta garbitu iturriko urarekin. Kendu iragazkia buxatzen ari den edozein hauts edo hondakin, eta jarri berriro bere lekuan.

4. Goma garbitzea

Garbitu atearen goma zapi busti batekin eta detergente edo lixiba pixka batekin. Arreta berezia jarri tolesturei eta lizuna duten zonei, eta garbitu ondo ur garbiarekin eta lehortu zapi batekin. 

Segurtasun- eta prebentzio-aholkuak

Ondo garbitzeak duen garrantziaz gain, mantentze on batekin buxadura, kare, ihes edo lizunen arazoak saihestuko dituzu.

  • Kalitatezko detergenteak erabili, kantitate egokiekin, arropa-garbigailuan hondakinak metatzea saihesteko.
  • Ez gainkargatu arropa-garbigailua, buxadurak saihesteko.
  • Poltsiko hutsekin garbitu jantziak, ur-ponpan trabatu ez daitezen.
  • Maiz begiratu ur-sarrerako eta irteerako mahukak, ihesik edo higadura-zeinurik ba ote dagoen ikusteko.
  • Ez erabili ur beroa maizegi, karea errazago metatzen baita.
  • Erabili ondoren, atea erdi irekita utzi beti, lehortzen uzteko eta lizunik ez sortzeko.

Aseguratu

Gainera, Seguros Lagun Aron etxetresna elektrikoen laguntza estaldura daukagu etxe-aseguruaren barruan, 10 urte baino gutxiago dituzten linea zuriko etxetresna elektrikoen matxura estaltzeko, honako hauena esate baterako: arropa-garbigailua, lehorgailua, hozkailua, izozkailua, ontzi-garbigailua, labea, mikrouhin-labea, sukalde elektrikoa, bitrozeramika edo ke-kanpaia.

Estaldura horrekin, etxetresna elektriko horietakoren batean matxuraren bat baduzu, profesional bat bidaliko dizugu zure etxera, konpon dezan, irteera-gastuak eta laguntzako lehen 3 orduak gure gain hartuta. Kontratatzeko orduan ere bi aukera dituzu: “piezarik gabe”, edo “piezekin” kontrata dezakezu. Piezekin aukeratzen baduzu, konponketarako beharrezkoak diren piezen edo materialen kostua ere sartuko dugu.

Laburbilduz, garrantzitsua da arropa-garbigailu bat garbi nola mantendu eta zure etxea nola babestu jakitea, funtzionamendua eta eragin dezakeen edozein kalte bermatuz. Garbitzeko urrats sinple horiekin eta segurtasun-aholkuei jarraituz, arropa-garbigailua eta etxea egoera ezin hobean eduki ditzakezu luzaroan.