Papera ez da jada erabiltzen, ezta aseguruen munduan ere. 2015eko irailetik aurrera eta DeclaracioniDEA app-ari esker (Istripu-parteen deklarazio elektronikoa), ezbeharren bat baduzu ibilgailu bat baino gehiagorekin inplikatuta, ez da beharrezkoa autoaren gordetegian paper artean bilatzen aritzea, dagoeneko partea modu erraz batean eman dezakezulako zure Smartphonearen bidez.
“Declaración iDEA”k automatikoki bidaltzen die ezbeharrean inplikatutako gidariek adostutako partea ibilgailuen ardura duten aseguru-etxeei. Paperarekin gertatzen den bezala, gidariek istripuaren deklarazioa onartzeak ez dakar nahitaez haien erantzukizuna onartzea. Mugikorrean inplikatutako bi gidarien bertsioa baino ez dute jasotzen. Istripuaren erruduna zein izan den erabakitzeko erantzukizuna ibilgailuen aseguru-etxeei baitagokie.
Lagun Aron app honen aldeko apustua egin genuen martxan jarri zenetik, 2015eko irailetik, alegia; baina orain arte ez dugu parte askorik jaso bide hori erabiliz. Horregatik, app hori deskargatzera animatu nahi zaituztegu, alderdi guztientzat izapideak arintzen eta errazten dituelako.
Orain, app hau garatu duen aseguruen sektoreko hornitzaile teknologikoak (TIREA) 2.0 bertsioa plazaratu du, eta zenbait funtzionaltasun hobetu ditu. Eguneratze honek berrikuntza eta hobekuntza hauek dakartza:
- Partearen altako prozesua aldatu da A ibilgailuko gidariaren telefonoa zuzena dela egiaztatzeko. Orain, A ibilgailuko gidariak haren zenbakira SMS bidez iritsiko den kodea sartu beharko du prozesuarekin jarraitu ahal izateko (Aren telefonoa aurrez balidatzea).
- 18 aseguru-etxe gehiago daude (60 guztira).
- Irudia eguneratu da.
- Bateragarritasuna hobetu da hainbat gailurekin.
- Erabiltzaileek adierazitako erroreak konpondu dira.
- App-aren bertsioen kontrola baimentzen du.
Bertsio hau erabilgarri dago Android-entzat Google Play-en eta iOS-entzat App Store-n. Doakoak dira deskarga zein parteen kudeaketa. Sistemak eskatzen duen beste inplikatuei abisua bidaltzearen kostua Declaración iDEA®-n parte hartzen dugun aseguru-etxeek hartzen dugu gure gain.
App honek nola funtzionatzen duen hobeto ezagutzeko eta ohiko zalantzak argitzeko, haren webgunera sartzea gomendatzen dizugu edota Twitter-en jarraitzea (@DeclaracioniDEA).