Egia esan, gero eta gailu elektriko gehiago ditugu etxean; beraz, aukera gehiago ditugu horren inguruan arazoak izateko. Baina, badakizu zein estaltzen duen etxeko aseguruak?

Irudikatu ezazu egoera hau: astebeteko oporrak hartu dituzu eta itzultzerakoan sukaldetik ateratzen den kiratsak susmarazten dizu arazoren bat dagoela. Ez, ez daukazu gorpu bat lurrean, baina bai desizozten joan diren janari-hondakinak, hozkailua hondatu delako. Zer gertatu da ba? Itzalaldi bat, arazo elektrikoren bat?

Aseguru-etxera deitu ezbeharraren berri emateko eta… Lasaitasuna. Zure aseguru-etxeak lagunduko dizu, hozkailuan zeneukan guztia estaliko baitu.

Kalte horiek estalita daude hotz-ganbera gelditu bada polizaren edozein bermek estalitako gertaera baten ondorioz bai eta kalte elektrikoen ondorioz ere, hala nola kanpoko gaintentsioek, tximistak, instalazioan edo beste gailu batzuetan gertatutako hornidurako alterazioek edo zirkuitulaburrek eragindakoak. Bai eta gailua (10 urtetik beherako antzinatasunekoa) geratzen bada barneko matxura baten ondorioz.

Lagun Aro Etxebizitza aseguru berrian hori da poliza guztietan hobetu ditugun estalduretako bat.

Etxetresna elektrikoetako kalteek ezbeharren ehuneko handi bat hartzen dute zure etxebizitzako polizan; beraz, berme egokia izateak lasaitasun handia eskaintzen dizu etxebizitzan.

Tipo de partes realizados al seguro en el año 2016: 41,2% daños por agua, 24,7% daños en cristales, 11,3% daños eléctricos, 5,2% daños en electrodomésticos, 4,1% robos, 4,1% servicio de manitas, 3,1% incendio, 2,1% servicio de cerrajero y 4,1% otros.

Iturria: Asiturfocus