Guztiok zahartzen gara, baita etxebizitza ere. Askotan, denboraren poderioz edo erabileragatik, kalte txikiak agertzen hasten dira; hasiera batean, inor ez da haietaz jabetzen edo haiekin bizitzen ikasten dugu, baina, luzarora, gogaikarriak bihurtzen dira eguneroko bizitzarako.

Ziur badakizula zertaz ari garen: leiho bat ez dago behar bezala isolatuta eta airea sartzen da; lanpara bat jarri behar da, baina ez dituzu horretarako beharrezkoak diren tresnak; dutxatzen ari zarela euskarria askatu egiten da… Eta zer esanik ez negua iristen denean eta erradiadoreak purgatu behar direnean.

Denbora-faltagatik edo, besterik gabe, ezjakintasunagatik, etxebizitza bat dutenen erdiek baino gehiagok konponketa-zerbitzu bat kontratatu behar izan dute errazak diruditen baina, azkenean, garesti atera daitezkeen zeregin horiek egiteko.

Konponketetan aitzindari den enpresa batek Espainia osoko 1.000 jaberi baino gehiagori egindako inkestan ageri denez, lau espainoletik hiruk pintura- eta brikolaje-lanak egiten dituzte.

Etxebizitza nagusien % 74k etxebizitza-aseguru bat dute; hau da, Espainiako lau familiatik hiruk aseguratzen dute etxebizitza, 2017ko Estamos Seguros txosteneko datuen arabera. Ohiko etxebizitza aseguratzen duten familiak batez ere Euskal Herrikoak dira. Autonomia-erkidego hori batezbestekoaren oso gainetik dago, etxebizitzen ia % 90 baitago aseguratuta. Arrazoiak, funtsean, historikoak dira, eta aseguru hori maiz kontratatzea eragin dute. 1983ko udan izan zen «tanta hotz» deiturikoaz ari gara; haren ondorioz, bere ondarea aseguratu behar zuela konturatu zen euskal gizartea.

Ohiko etxebizitza aseguratzen duten familiak batez ere Euskal Herrikoak dira.

Galizian, Balearretan eta Kanarietan dago etxebizitza nagusia aseguruaren bidez babesteko joera txikiagoa, baita Ceutan eta Melillan ere.

Etxeko konponketa txikiekin laguntza behar baduzu, Eskutrebe Zerbitzua eskaintzen dizugu. Profesional espezialista baten esku-hartzea eskatzen ez duten lanekin lagunduko dizu.

Zer konponketa egiten ditu Eskutrebe Zerbitzuak?

Faktore horiek guztiak kontuan hartuta, Lagun Aro Aseguruak enpresak urteak daramatza etxe-aseguruetan Eskutrebe Zerbitzua eskaintzen. Estaldura bat da, eta egin ezin dituzun edo egiten ez dakizkizun etxeko konponketak egiteko balio du:

  • Sukalde, bainugela eta zurezko osagarrietako altzarien ate txikietan bisagrak aldatzea.
  • Leihoak isolatzea: beiraren eta markoaren artean burleta jartzea eta beira silikonarekin finkatzea.
  • Kit motako altzariak muntatzea.
  • Zurezko aulki, mahai eta oheak kolatzea.
  • Entxufe eta etengailuetako edergarriak, bonbillak, neonezko hodiak, fluoreszenteak eta pitzarazgailuak jarri edo aldatzea.
  • Lanparak, pareta-argiak edo plafoiak jartzea, kableatua aldatu beharrik ez baldin badago.
  • Askatutako txorrotak doitzea eta haien zapatak aldatzea, baldin badauzkate.
  • Erradiadoreak purgatzea.
  • Bainuontzi, dutxa, konketa eta harraskak silikonarekin zigilatzea.
  • Dutxa-telefonoaren euskarria jarri eta konexioa egitea, apal solteak, apalategiak eta, instalazio elektrikoak aldatu behar izan gabe, termofluidoak jartzea eta akaberako pletinak, bi zoru desberdinen arteko juntura-estalkiak eta paretaren izkinako babesgarria jartzea.
  • Azuleju-estaldurarik gabeko hormetako zulo txikiak estaltzea.
  • Mekanismorik gabeko pertsiana biribilgarriak eta kutxan ezkutatu gabekoak konpondu edo jartzea.

Oso estaldura interesgarria da; profesionalek egiten dituzte konponketak, eta, logikoa denez, ez dira sartzen ez piezak ez materialak.

Eskutrebe Optimoa zerbitzua dugu Etxea Optimoa etxe-aseguruan, baita Etxea Maizterra etxe-aseguruan ere, alokairuan bizi bazara. Urtean behin erabil dezakezu, gehienez bi orduz. Eskutrebe Plus zerbitzua ere eskaintzen dugu, Etxea Plus etxe-aseguruan. Urtean bitan erabil dezakezu, gehienez hiru orduz aldi bakoitzean.

Begiratu Lagun Aroren etxe-aseguruen modalitate bakoitzean sartzen diren estalduren konparazio-taula.