Etxean beti sortzen dira egiteko geratzen diren zeregin txikiak: bisagra bat doitzea, lanpara bat zintzilikatzea, altzari bat muntatzea edo bainugelako zigilatzea berritzea. Lan errazak dirudite, baina behar bezala egiteko denbora, tresna egokiak eta, askotan, esperientzia behar izaten dira.

Eta ez da beti erraza horretarako tartea aurkitzea edo behar diren baliabideak izatea. Horregatik, laguntza profesionala izateak aldea egin dezake.

Seguros Lagun Aron zure eskura jartzen ditugu behar duzunean etxeko eguneroko zeregin horiek errazteko eta zure etxea egoera onean mantentzen laguntzeko konponbideak, konfiantzazko profesionalen eskutik.

 

Esku-trebe zerbitzua: etxeko eguneroko zereginetarako laguntza praktikoa

Gure etxe-aseguruarekin, Esku-trebe Zerbitzua duzu eskura. Etxean egin beharreko lan txikietan laguntzeko diseinatutako konponbidea da, askotan denborarik, tresna egokirik edo ezagutza teknikorik ez izateagatik egiteke geratzen diren horietan.

Esku-trebe Zerbitzuari esker, profesional baten laguntza izango duzu etxeko ohiko lan txikiak egiteko; besteak beste:

  • Lanparak eta pareta-argiak instalatzea, dagoen kableatua aldatu gabe.
  • Kit-motako altzariak muntatzea.
  • Apalategiak, apalak eta bestelako osagarriak jartzea.
  • Txorrotak, bisagrak, pertsianak eta beste mekanismo sinple batzuk doitzea.
  • Komunetako eta sukaldeetako silikonazko zigilatzeak aplikatzea edo berritzea.
  • Erradiadoreak purgatzea eta etxeko bestelako konponketa txikiak egitea.

Lan horiek errazak diruditen arren, askotan tresna egokiak eta esperientzia pixka bat behar izaten dira behar bezala egiteko. Horregatik, Esku-trebe Zerbitzuak konponbide eroso eta eraginkorra eskaintzen dizu, etxeko zeregin horiek profesional baten esku uzteko.

Gainera, zure etxebizitza egoera onenean mantentzen laguntzeko zerbitzu hau, urtean behin edo bitan erabil dezakezu, kontratatutako modalitatearen arabera:

Esku-trebea Optimoa

  • 1 erabilera urtean.
  • 2 ordu arteko zerbitzua.
  • Optimoa eta Maizterra modalitateetan dago eskuragarri.

Esku-trebea Plus

  • 2 erabilera urtean.
  • 3 ordu arte zerbitzu bakoitzeko.
  • Plus modalitatean dago eskuragarri.

 

Lagunklik: konfiantzazko profesionalak zure etxerako

Zenbait kasutan, etxeko beharrak konponketa txiki bat baino konplikatuagoak dira. Gela bat eraberritzea, dutxa bat ordeztea, alarma bat instalatzea edo mantentze-lan espezializatuak egitea bezalako lanetarako profesional adituen laguntza behar izaten da.

Kasu horietarako, Lagunklik jartzen dugu zure eskura, LABORAL Kutxa Taldeko zerbitzu-enpresa, etxerako zerbitzu ugari eskaintzen dituzten profesional kualifikatuekin harremanetan jartzen zaituena.

Lagunklik zerbitzuaren bidez, espezialistengana jo dezakezu konponketak, instalazioak, eraberritzeak eta etxearekin zerikusia duten beste lan batzuk egiteko, konfiantzaz aukeratutako profesionalen bermearekin.

Gainera, uda hurbil dugun honetan, Lagunklik zerbitzuak urte-sasoi honetan bereziki erabilgarriak diren zerbitzuak eskaintzen ditu, hala nola:

  • Aire girotua instalatzea eta konpontzea.
  • Toldoak instalatzea eta konpontzea.
  • Eltxo-sareak jartzea.
  • Etxearen mantentze- eta hobekuntza-lanetarako beste zerbitzu batzuk.

Konponbideak, gainera, ez dira etxebizitzara mugatzen. Automobilarekin lotutako zerbitzuetarako nahiz adinekoak zaintzeko eta artatzeko profesionalak ere aurkitu ditzakezu.

Lagunklik zerbitzuaren abantaila nagusia malgutasuna da: zure premia bakoitzerako profesional egokia aurkitzen lagunduko dizun plataforma da, modu erraz, azkar eta konfiantzazkoan.

Zure etxea zaintzeko bi konponbide osagarri

Etxe bakoitzak premia desberdinak ditu, eta ez da beti laguntza bera behar. Horregatik, hainbat konponbide izateak aukera ematen du egoera bakoitzari modu eraginkorragoan erantzuteko.

Esku-trebe Zerbitzuak erantzun praktikoa eskaintzen du eguneroko zeregin txikietarako; Lagunklik zerbitzuak, berriz, aukerak zabaltzen ditu, profesional-sare zabala zure eskura jarriz proiektu, konponketa eta zerbitzu espezializatuetarako.

Bi konponbide osagarri horiek helburu bera dute: zure etxea modu eroso eta errazean zaintzen laguntzea, behar duzunean laguntza profesionala izatearen lasaitasunarekin.