Uda bakoitzak bere soinu-banda du, eta aurtengoak ere bai. Badakigu denak desberdinak garela eta ez dela gauza bera bakarrik edo lagun nahiz familiarekin bidaiatzea. Horregatik, erreprodukzio-zerrenda batzuk hautatu ditugu egoera bakoitzerako, denbora gal ez dezazun eta hasiera-hasieratik has zaitezen bidaiaz gozatzen.

Haurrekin bidaiatzeko musika

Ez da erraza pertsona askorekin bidaiatzen duzunean musika hautatzea, baina, pertsona horiek haurrak badira, are gehiago zailtzen da gauza. Oreka aurkitzean dago gakoa, baina baita txikienei eta guri gustatuko zaizkigun abestiak hautatzeko denbora hartzean ere. Bai, badakigu hain zuzen ere denbora falta ohi zaigula. Hori dela-eta, Spotify-ko zenbait zerrenda hautatu ditugu, bidaia atseginagoa izan dadin, eta, bereziki, haurrak entretenituta egon daitezen bidaiaren zati handi batean:

Sing Along: ingelesezko abestiak ia bi orduz, tartean Disney-ren “Under the Sea”.

Jolasteko eta abesteko musika: 54 abesti tarte luze batez jolasteko eta abesteko

Family Road Trip: abestu familian errepideko bidaietako 62 klasikorekin

Lagunekin abestea

Baina lagunekin bazoaz bidaian eta gustuko baduzue arnasa betean abestea, hona hemen ingelesezko eta gaztelaniazko abesti onenen zerrenda batzuk. Berehala joango zaizue denbora iraganeko, oraingo eta etorkizuneko abestiak entzuten dituzuen bitartean:

Songs to sing in the car: 3 milioi eta erdi jarraitzaile baino gehiago dituen zerrenda, 5 ordu eta erdiz musika entzuteko

Cantar en el coche: Fito, Maldita Nerea, Celtas Cortos, Amaral, Bongo Botrako, Morat… Zerrenda “txikia” da… 13 ordukoa!

Zeure kasa abestea

Aldiz, bakarrik bidaiatzeko asmoa baduzu, bide osoan lagun egingo dizun zerrenda ezin hobea aurkitzea da onena. Hori dela-eta, lurretik, itsasotik nahiz airetik zoazela bidaia atsegin bihurtuko dizuten musika-estilo desberdinetako abestiak eta arrakasta nazional eta nazioartekoak proposatzen dizkizugu.

¿Te gusta conducir?: Izhanen abesti gogokoenak, “pentsatu nahi duzunerako, hodeitsu dagoenerako edo errepidean zoazenerako”

Voyage en avión: erreprodukzio-zerrenda lasaigarria, eta zen puntu bat duena, hegazkinean zoazenean lo egin ahal izateko

Classic road trip songs: Johnny Cash, Bruce Springsteen, Van Halen, The Doors… Klasiko handiak gidatzen ari zarenerako

Euskaraz eta katalanez bidaiatzea

Euskarazko abestiez osatutako erreprodukzio-zerrendak ere aurkitu ditugu, urrun bidaiatzen dutenek herria hurbil senti dezaten. Hainbat talderen abesti bikainak ditu (adibidez, Vendetta, Gatibu…), bidaia atseginagoa izan dadin:

Euskera: euskarazko eta gaztelaniazko abestiak aurkituko dituzu 154 abesti hauen artean

Nora kotxea: ezin hobea bidaia laburrak egiten dituzunean edo haurrekin bidaiatzen duzunean

Katalanezko erreprodukzio-zerrendak ere badaude, runba katalanaz eta uneko abesti entzunenez gozatzeko; horrela, laburragoa egingo zaizu bidaia:

Rumba catalana: runba katalana eta katalanezko abesti ugari hainbat orduz

Musika katalaneko Top 100 zerrenda: La Pegatina, Els Catarres, Manel… 121 abestiz osatutako Top 100 zerrenda batean!

Atseden hartzeko eta erlaxatzeko bonus track

Eta, amaitzeko, udak eta oporrak atseden hartzeko eta erlaxatzeko ere badira. Horregatik, abesti instrumentalak, baladak eta chill abestiak konbinatzen dituzten erreprodukzio-zerrenda batzuk eskaintzen dizkizugu, ezin hobeak indarrak hartzeko eta gozatzeko.

Relax & Unwind: jar zaitez hamakan, itxi begiak eta gozatu musika-hautapen honetaz