Ezagun bati lapurtu diotela aditzen dugun bakoitzean, lelo bera errepikatzen da: sarraila behartu gabe sartu ziren etxean. Hori gertatzen da lapurrek bumping teknika erabili dutelako, sarraila giltzarik gabe eta arrastorik utzi gabe irekitzeko metodo bat.
Ondoren, bumping-a zer den azalduko dizugu, zergatik den hain ohikoa, zein diren bumping-aren aurkako sarrailak eta aseguruak nola erantzuten duen horrelako lapurreta baten aurrean.
- Bumping teknika
- Bumping-a ez da gauza berria
- Lapurren trebezia
- Sarrailen antzinatasuna
- Bumping-aren aurkako sarraila-zilindroa
- Etxe-aseguruak estaltzen nau?
1. BUMPING TEKNICA
Bumping, lapurreta-metodo isil eta “ikusezina”
Albisteetan entzuten duzun hurrengo aldian ez zaizu arrotza irudituko: bumping metodo bidezko lapurreta. Zenbaitek “lapurreta garbia” ere esaten diote, ia ez baita nabaritzen sarraila behartua izan dela.
Funtsean, sarrailaren zilindroan giltza manipulatu bat sartu eta hura kolpatzean datza, zilindroaren pistoiak mugi daitezen. Horren ondorioz, pistoiak aldi berean ateratzen dira giltza kolpatzen denean, eta, horrela, giltza biratu egiten da, eta, hortaz, segurtasun-atea irekitzen da. Erraz-erraza, nolabaiteko trebezia duen lapur batentzat.
Praktika horren bereizgarriena da ez duela markarik edo ebidentziarik uzten, ez behintzat begi-bistakoa, ez duelako apurtzen atearen itxiera-sistema. “Ikusezintasun” horrek mesfidantza handia sortzen die aseguru-etxe batzuei, ez baitute sarraila behartuaren aztarnarik aurkitzen. Lerro batzuk beherago azalduko dizugu nola jokatzen duen aseguruak, sarraila behartu gabe etxean lapurtzen badizute.
2. BUMPING-A EZ DA GAUZA BERRIA
Bumping-a ez da gauza berria
Bumping neologismoa gure hizkuntzan berriki sartu den arren, bumping teknika duela hamarkada batzuetatik erabiltzen dute profesional sarrailagileek. Giltzak galduz gero edo larrialdietan, atea sarrailari kalterik egin gabe irekitzeko aukera ematen zien, eta hori abantaila nabarmena zen.
Hala ere, 2000. urtearen amaieran metodo hori besteenaz jabetzeko joera dutenen artean ere zabaltzen hasi zen, eta, ondorioz, sarrailak behartuak izan ziren aztarnarik ez zuten lapurreten salaketa kopurua handitu zen.
Gaur egun, lapurrek online ere erosten dute, eta edozeinek eskura dezake bumping giltza.
3. LAPURREN TREBEZIA
Lapurren trebezien bilakaera
Bumping-a sarrailak behartzeko ohiko teknika bat izateak ez du esan nahi gero eta lapurreta gehiago daudenik. Kontua ez da alarma soziala sortzea, informatzea eta prebenitzea baizik. Ibilgailuen segurtasuna hobetzen den bezala, gure etxebizitzako segurtasun-neurriak ere eguneratu egin behar dira urteak igaro ahala.
Bumping bidezko lapurreten lehen salaketak agertu zirenetik, urte asko izan dituzte gaizkile-taldeek ikasteko eta trebatzeko.
Gainera, edozein gaizkile ia sarraila mekaniko guztietan erraz sartzeko aukera izateak azaltzen du teknika “garbien” bidez egindako lapurretak izatea lapurreta-teknikarik ohikoenak, bereziki bumping-a.
4. SARRAILEN ANTZINATASUNA
Sarrailen antzinatasuna, lapurreta errazten duen beste inguruabar bat
Etxebizitzara sartzeko ateko sarraila-zilindro askok ez dituzte betetzen egungo segurtasun-estandarrak. Etxe gehienetan sarrailak ez dira berritu eraiki zirenetik, eta Segurtasuneko Sarrailagileen Batasunak (UCES) uste du instalatutako sarrailen % 80 baino gehiago zaharkituta daudela.
Gaizkileek “lapurreta garbiak” egiteko beren sistemak hobetu dituzte; sarrailak, berriz, ez dira neurri berean eguneratu.
Manuel Sánchez UCESeko lehendakariaren arabera, herritarrak ez gara ohartzen gure sarrailak zaharkituta daudela. “Kasu batzuetan, gure sarrailaren zilindroa bera aldatu besterik ez dugu egin behar. Espainian, eraginkortasun-kalitate erlazioaren ikuspegitik oso segurtasun-maila onargarriak ditugu —segurtasun absoluturik ez dagoela jakinda— gure babesa lehen maila batean bermatu ahal izateko, gure etxebizitzara sartzeko erraztasunari dagokionez.”
Zure sarrailak 10 urte baino gehiago baditu, hura aldatzea pentsatu beharko zenuke, bidegabe sartu nahi dutenen azken metodoekiko jada ahula izateko aukera asko dituelako.
5. BUMPING-AREN AURKAKO SARRAILA-ZILINDROA
Bumping-aren aurkako sarraila-zilindroa, lapurrak uxatzeko
Gure etxea lapurretatik babestu nahi badugu, kontua ez da bunker bihurtzea, arriskuak gutxitzea baizik. Eta konponbidea erraza eta sinplea da: sarraila berrituz gero, gure etxebizitza babestuago geratuko da bumping-aren aurka, eta, beraz, lapurreta gehienen aurka.
Sarraila bat ere ez da % 100 hutsezina, baina zenbat eta denbora gehiagoz eutsi erasoari, eta, beraz, lapurrak zenbat eta denbora gehiago behar izan sarraila irekitzeko, orduan eta gutxiago saiatuko da.
Gure etxebizitzak lapurrentzat “erakargarritasuna gal dezan” irtenbiderik egokiena bumping-aren aurkako sarraila-zilindro indartua jartzea da. Sarraila-zilindro indartuek alderik ahulenean altzairuzko zubi bat daukate, zilindroa erraz zatitzea eragozten duena.
Merkatuan, teknika horrekiko erresistentzia handiagoa edo txikiagoa duten zilindro-kalitate asko daude. Sarrailagile profesionalek gogorarazten dute bumping-aren aurkakoa dela dioen etiketarekin saltzen den guztia ez dela benetakoa. Benetan bumping-aren aurkakoa den sarraila-zilindroa erosteko eta sarraila behar bezala instalatzen dela ziurtatzeko, sarrailagileengana edo zentro profesionaletara joatea komeni da.
Bigarren sarraila instalatzea da beste aukera bat. Sarraila bikoitz baten eraginkortasuna ukaezina da, hori bai, baldin eta bumping-aren aurkako segurtasun-ezaugarri berak baditu.
6. ETXE-ASEGURUA
Nire etxean sarraila behartu gabe lapurtzen badidate, aseguruak estaliko du?
Etxean bumping bidez lapurreta izan duten pertsona gehienei galdera bera datorkie burura: Lapurretarik gertatuz gero, etxeko aseguruak estaltzen nau sarraila behartu ez badute? Erantzuna “bai, baina” da.
Hauek dira bumping bidezko lapurreta bati dagokionez kontuan izan behar dituzun eragozpenak:
- Lehenengoa eta logikoena da gure etxe-aseguruak lapurretagatiko estaldura barne hartu behar duela.
Seguros Lagun Aroren kasuan, lapurretagatiko estaldura etxe-aseguru guztietan sartuta dago. Modalitate batzuk besteetatik bereizten dituena babestutako objektu motak dira (eskudirua, artelanak, larruak edo bitxiak), baita estalitako gehienezko kopuruak eta sarrailak ordeztea ere. Kontsultatu etxeko aseguruen estalduren konparazio-taula.
- Bigarrena, berriz, aseguru-etxeari lapurreta bat izan duzula frogatzea da. Funtsezkoa da poliziaren aurrean salatzea, salatutako egitateak egiazta
Indarraren erabileraren ageriko zantzurik ez dagoenez, ebasketatzat har liteke, eta estaldurak desberdinak izan litezke. Esan behar da ez dela ohikoa, zeren eta giltza faltsu baten erabilera (eta bumping-ean erabiltzen direnak hala dira) Zigor Kodean (238. artikulua) ezarritako inguruabar bat baita, “gauzetan indarra erabiliz egindako lapurreta”ren delitua egon dadin. Aurreko artikulu batean,lapurren eta ebasketen arteko aldea azaldu genizuen.
Etxean dituzun baliozko objektuei argazkiak ateratzea eta zure jabetzakoak direla frogatzen duten bermeak eta fakturak gordetzea gomendatzen dizugu.
Bumping-aren funtzionamendua eta kalteberak diren sarrailak nola funtzionatzen duten ikusteko jakin-mina baldin baduzu, hurrengo bideoan argi azaltzen dute. Jaso sarrailagile profesional baten aholkuak eta, jakina, ez ahaztu etxeko atea giltzaz ixtea.