Inoiz galdetu al diozu zure buruari ea zure enpresaren datuak seguru ote dauden? ‘Bai’ erantzun baduzu, post hau interesatuko zaizu. Gaur egun, izan ere, segurtasun informatikoazibersegurtasuna– OSO garrantzitsua da. Badakizu zer den zibersegurtasuna? Edozein gailu adimentsuren intimitatea eta datu pertsonalak babestera zuzendutako neurri guztiak dira.

2020an, Espainiako konpainien % 87k zibereraso bat jasan du. Gainera, COVID-19aren munduko pandemiaren ondoriozko telelanerako migrazio masiboak nabarmen handitu du informazioa lapurtzeko, sistema kaltetzeko eta nortasuna ordezteko nahiz zelatatzeko prest dauden zibererasotzaileen eraso-kopurua. Babesgabetasun-egoera horiek dira profesionalki aurre egin diezaiekegun ziberarriskurik ohikoenak.

Zibersegurua: zure negozioan edo enpresan arriskuak ekiditeko gakoa

Testuinguru horretan, komeni da galdetzea: nire enpresa prestatuta al dago ziberarrisku horiei aurre egiteko? Gai izango nintzateke zibereraso batetik eratorritako balizko kostuak nire gain hartzeko? Zure lantokiaz edo enpresaz kezkatuta bazaude, jakin behar duzu Seguros Lagun Arok baduela zerbitzu bat zure negozioaren beharrizan informatikoei erantzuna emateko. Zerbitzu horretan sartzen dira, besteak beste, in situ laguntza informatikoa eta backup online-ko zerbitzua. Ziberarriskuen aurkako babesa nahi badugu, Seguros Lagun Arok zerbitzu espezializatu hauek ditu:

  • Informatika-zaurgarritasunen analisia
  • Bahiketen aurkako sistemen instalazioa eta prebentzioa
  • Zibersegurtasuna: Aktibo digitalen kalteak
  • Pribatutasunerako eta zibersegurtasunerako aholkularitza
  • Komunikabideetako erantzukizunagatiko aholkularitza.
  • Krisien kudeaketa eta online izen ona mantentzearen kostuak
  • Estortsio zibernetikoari buruzko aholkularitza

Bestalde, azpimarratu behar da zure negozioaren segurtasuna ona izan arren bankuko txartelen segurtasuna ez dela inoiz erabatekoa. Zibergaizkileentzako oso ohikoa den kanala da; beraz, onena da txartel bakarra erabiltzea online erosketetarako (txartel birtual bat), kargatzeko modukoa, eta zure banku-kontuarekiko independentea.

Zure eskuetan dago zure negozioan zibererasoak saihestea: zenbat eta lehenago aktibatu prebentzio-plana, orduan eta seguruagoa izango da operatzea. Seguros Lagun Aron zure negozioa babestuta hazteko formularik onena gomendatzen dizugu.