Lagun Aron konpromisoa hartzen dugu jasangarritasunarekin eta elkartasunarekin. Horregatik, EthSI zigilua daukagu, gure konpromiso etikoki eta sozialki arduratsua ziurtatzen duena. Baina ingurumena babesteko jardunbide jasangarriak sustatzeaz gain, komunitate ahulenak ere bultzatu nahi ditugu ekimen solidarioen bidez. Horretarako, irabazi-asmorik gabeko hainbat erakunderen eskutik lan egiten dugu, gure ekintzen inpaktu positiboa handituz eta jasangarritasunarekin dugun konpromisoa indartuz.

Iaz kanpaina bat aktibatu genuen lan garrantzitsua egiten duten hiru erakunderekin batera: Stop Bide Indarkeria, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartea eta Gipuzkoako Elikagaien Bankua. Eta, denbora honetan, ezagutzera emateko interesgarriak iruditzen zaizkigun ekimen batzuk aktibatu dira horien eskutik.

Stop Bide Indarkeria

Aspalditik, Stop Bide Indarkeria – “Bide Segurtasunaren Defentsarako Euskal Elkartea”rekin lankidetzan ari gara, gure errepideetan gertatzen diren tragediak murrizten laguntzea helburu duena. Lankidetza horren barruan, bide-hezkuntzako programak egiten ditugu hainbat kolektibori zuzenduta: hitzaldiak ikastetxeetan haur eta gazteentzat, hitzaldiak adineko pertsonentzat, kanpainak, proiektuak, bideoak… Betiere gizartea oro har kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko. Bide-ezbeharretako biktimei laguntzeaz, arreta emateaz eta aholkularitza emateaz gain.

Seguros Lagun Aron, interesgarritzat jotzen ditugun ekintzak babesten eta sustatzen saiatzen gara; besteak beste:

  • Kontzientziatzeko bideoak: patinetea behar bezala erabiltzeari buruz, udako oporretako irteera-operazioaren kanpainari buruz.
  • Adineko pertsonei hitzaldiak ematea, bai gidari eta bai oinezko gisa.
  • Ikastetxeetako hitzaldiak.
  • IKUSI eta IKASI argazki-lehiaketa eta lehiaketaren ondorengo Erakusketa Ibiltaria.

Gainera, auto-aseguruko poliza berri bakoitzeko, Lagun Arok dohaintza bat egiten dio elkarteari.

Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartea

Minbiziaren Aurkako Elkartearen jardueraren helburua da ikerketarako, prebentziorako eta familiei laguntzeko Elkartearen ekimenei babesa ematea eta horiek ezagutaraztea.

Gure aseguru-etxean lankidetza-hitzarmen bat daukagu kanpaina horien berri emateko, informatzeko eta kontzientziatzeko, eta, gainera, diruz laguntzen diogu bizitza- edo istripu-poliza berri bat kontratatzen den bakoitzean. Hauek dira AECCrekin batera egin ditugun azken kanpainetako batzuk:

  • Bizkaian Minbiziaren Aurkako Ikerketari Laguntzeko bekak ematea

Bizkaiko Medikuen Elkargoan egindako Ikerketarako Laguntzak emateko hirugarren ekitaldian parte hartu genuen. Minbiziaren aurkako borrokan, ikerketa da tresna nagusia, eta % 70eko biziraupena lortzea da helburua.

  • Euskadi Minbiziaren Aurka Kongresua

Babesle nagusietako bat garenez, parte hartzen dugu minbizia duten pertsonentzat eta haien senideentzat pentsatutako kongresu honetan, partekatzeko, ikasteko eta gaixotasunaren egunerokotasuna bizitzeko gune bat denez gero.

  • Itsulapiko digitala dirua biltzeko kanpainan

hucha digital lagun aroGaur egun, dirua biltzeko kanpainetan murgilduta gaude. Itsulapiko digital bat daukagu, nork bere ekarpentxoa egin ahal izateko, minbizia duten pertsonei eta familiartekoei arreta psikologiko eta sozialeko doako zerbitzuak eskaini ahal izateko. Informazio gehiago gure sare sozialetan.

asociacion contra el cancer bizkaia

Gipuzkoako Elikagaien Bankua

Bestalde, Seguros Lagun Aron elkarlanean aritu gara Gipuzkoako Elikagaien Bankua Elkartearen elikagaiak biltzeko kanpainan ere, Gipuzkoako probintzian xahutzearen aurkako borrokan aritzea sorreratik bertatik baitugu helburu. Elkarteak kontzientziaziora eta elikagaiak biltzera bideratutako hainbat ekimen koordinatzen ditu.

  • Kontzientziazioa eta Trebakuntza: Irakaskuntza-esperientzia duten boluntarioek sentsibilizazio-programak egiten dituzte unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan. Programa horiek hainbat balio sustatzen dituzte, hala nola boluntariotza, xahutzearen aurkako borroka, elkartasuna eta ingurumenaren babesa.
  • Bilketak: Enpresek, elkarteek, ikastetxeek eta partikularrek elikagai-bilketak antolatzen dituzte Gipuzkoako Elikagaien Bankuari laguntzeko. Boluntarioek koordinatzen dituzte jarduera horiek.

Baina, gainera, urtero bi kanpaina egiten dira probintziako supermerkatuetan elkarteko boluntarioekin. Gaur egun martxan dago udaberriko kanpaina (apirila, maiatza eta ekaina), asteburu desberdinetan, supermerkatu-kateak txandakatuz. Lankidetzan aritzeko hainbat modu daude: biltegietan sailkatzen edo sortak prestatzen eta entregatzen laguntzea, furgonetetako bat gidatzea, kudeaketa-lanetan esperientzia ematea, Elikagaien Bankuaren lanaren zabalkundean parte hartzea, edo kanpainetan boluntario gisa aritzea.

Lagun Aron sakon baloratzen ditugu jasangarritasunarekin eta elkartasunarekin dugun konpromisoa partekatzen duten lankidetza horiek. Harro sentiarazten gaitu etorkizun justuagoa eta jasangarriagoa lortzen laguntzen aritzeak, aseguru-etxe gisa gizartean desberdintasun esanguratsu bat marka dezakegula erakutsiz, eta zuen ekarpentxoa egin dezazuen gonbidatzen zaituztegu.