Ezbeharraren ondoren, ez bagara gustura gelditu gure aseguruak emandako zerbitzuarekin edo estaldurarekin, erreklamazio bat aurkez dezakegu Bezeroaren Arreta Zerbitzuaren bidez.

Aseguru-etxe eta artekaritza guztiak zerbitzu hori eskaintzera eta epe batzuk errespetatzera behartuta daude: astebeteko epean zure aseguruak erreklamazioaren jaso-agiria bidali behar dizu, eta bi hilabeteko epean, gehienez ere, erantzun bat.
Seguros Lagun Aron bezeroen kexei eta erreklamazioei hilabeteko epean gehienez ere erantzuteko konpromisoa hartu dugu.

Seguros Lagun Aroko bezeroa bazara, gure webgunearen bidez kexa edo erreklamazioa nola bidali azalduko dizugu.

Baina zure aseguru-etxearen Bezeroaren Arreta Zerbitzuak emandako erantzuna gustuko ez baduzu, oraindik ere beste ate bat duzu jotzeko.

Hurrengo urratsa Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusira jotzea izango litzateke; erakunde hori Ekonomia Ministerioaren mende dago, eta haren lana aseguru-eremuko bezeroei babesa ematen dien araudia betetzen dela zaintzea da.

Inprimaki bat bete behar duzu (gure webgunetik deskarga dezakezu) eta helbide honetara bidali:

DIRECCIÓN GENERAL DE SEGUROS Y FONDOS DE PENSIONES
Servicio de Reclamaciones
Paseo de la Castellana nº 44
28046 Madrid

Internet bidez aurkeztu nahi baduzu, egoitza elektronikoan egin dezakezu. Ziurtagiria edo NAN elektronikoa edo PIN gakoa beharko dituzu identifikatzeko.

Kexa edo erreklamazioa aurkezten duenak nahitaez izan behar du aseguru-hartzailea, aseguratua, onuraduna etab. Baliteke, hala ere, kaltetutako hirugarrenek ere erreklamazioa aurkezteko aukera dutela ez jakitea.

Eta azkenik, gogoan izan: alferrik joko da Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusira lehenago ez bada erreklamazioa aurkeztu zure aseguru-etxearen Bezeroaren Arreta Zerbitzuan. Izatez, hori da 2015ean erakunde horrek hainbat idazki izapidetzeko onartu ez izanaren arrazoi nagusia.