Aita edo ama bazara, ziur gaude zure kezketako bat dela hau: Denbora gehiegi pasatzen al du Interneten? Erabilera muga dezaket? Bere adinerako desegokiak diren webguneetan edo aplikazioetan ibiltzen da? Seme-alabei Internet erantzukizunez erabiltzen laguntzeko gomendio batzuk emango dizkizugu. Gainera, Etxebizitza Digitala zerbitzu berria nolakoa den azalduko dizugu. Zerbitzu horrekin laguntza informatikoa eta babes digitala jaso ditzakezu, eta zure seme-alabak non ibiltzen diren jakingo duzu horrela, eduki desegokietarako sarbidea mugatzeko.
Zalantzarik gabe, Interneten garapenak aldatu egin du komunikatzeko modua, eta duela gutxi arte pentsaezinak ziren aurrerapenak ekarri ditu. Online erosten eta saltzen dugu, whatsapp bidez geratzen gara, informazioa lortzen dugu, gure bizitzak argitaratzen ditugu, youtuber-ei jarraitzen diegu, master bat ikasten dugu, gure historia medikoa berrikusten dugu… Gauza miresgarri horiekin guztiekin batera, kezka berriak ere ekarri dizkigu Internetek.
Batez ere nerabezaroan dauden seme-alabak ditugunoi: kezkatu egiten gaitu hiperkonexioak eta sare sozialetan agerian jartzeko moduak, batez ere eskuetatik alde egiten digula sentitzen dugunean. Horixe bada zure kasua, jakingo duzu Instagram bere storiesekin eta WhatsApp-eko mezuak direla seme-alabaren habitat naturala; eta mugikorra haren eskuaren luzapen natural moduko bat.
Eskolara edo institutura itzultzean, ordena pixka bat jartzeko garaia heltzen da, ez badugu haserre bizian jarri nahi. Nola egin dezaket hori? Profesionalek behin eta berriro esaten dute hauxe dela prebentziorik onena: ingurune konplexu horretan heztea, jarduera gainbegiratzea (ez kontrolatzea), eta arau eta muga batzuk ezartzea.
Gazteen % 89k gurasoen aholkuak jaso ditu
Hala da. 2014an Barne Arazoetako Ministerioak Interneten erabilerari eta segurtasunari buruz egindako inkesta baten arabera, gazteen % 89k gurasoen aholkuak jaso ditu, eta erabilgarritzat jotzen ditu % 92k.
Seme-alabekin erabilgarriak izango zaizkizun gidalerro batzuk:
- Azaldu iezaiozu zergatik diren onak edo txarrak webgune batzuk, eta lagundu kritikoki pentsatzen linean aurkitzen dutenari buruz.
- Erakutsi Internet segurtasunez erabiltzeko moduak.
- Eseri beraiekin Internet erabiltzen duten bitartean (zer egiten duten ikusiz baina parte hartu gabe).
- Iradoki Interneten beste pertsonekin nola jokatu.
- Komentatu zer egingo lukeen egunen batean Interneteko zerbaitek kezkatu edo atsekabetuko balu. Saihestu bizkor epaitzea eta lagun iezaiozu eroso sentitzen laguntza eskatzen dizunean.
- Ezagutu eta erabili gurasoen kontroleko tresnak. Nolakoak diren kontatuko dizugu aurrerago.
Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalaren IS4K webgunea eta Eusko Jaurlaritzaren “Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?” gida bisitatzea gomendatzen dizugu, biek oso jarraibide erabilgarriak ematen baitituzte seme-alabei Internet segurtasunez eta erantzukizunez erabiltzen laguntzeko.
Babes digitala etxeko aseguruan sartuta
Lagun Aron jabetuta gaude kezka horretaz, eta gure etxeko asegurua hobetu dugu Etxebizitza digitala zerbitzuarekin. Orain, modalitate guztietan eta kostu estrarik gabe, laguntza informatikoaz gainera Babes digitala ere ematen da.
Zer esan nahi du horrek? Babes digitala zerbitzuak 24 orduko telefono bidezko arreta eskaintzen du, urteko 365 egunetan, honako hauei buruz: Interneteko gurasoen kontrola, laguntza eta aholkularitza Interneten denbora gehiegi ematen denean, sareko jazarpenaren kudeaketa, etab.
Gure Etxeko aseguru guztiek barne hartzen dituzte laguntza informatikoa eta babes digitala, kostu estrarik gabe.
Gurasoen kontrolaren zerbitzua
Gurasoen kontrola zerbitzu oso erabilgarria da gurasoentzat, zerbitzu horrekin adingabeak zein motatako webguneetan sartzen diren jakin baitezakegu eta sarean zer nolako jarduera duten ere bai. Etxeko asegurua Lagun Arorekin badaukazu, telefono bidezko aholkularitza jaso dezakezu gurasoen kontrolaren softwarea instalatzeko, konfiguratzeko eta erabiltzeko moduari buruz. Zerbitzu honek software oso baten urteko lizentzia bat ematen du PC edo MAC ordenagailuaren edo gailu mugikorraren erabilera monitorizatzeko.
Horri esker, haien jarduera gainbegiratu ahal izango duzu sare sozialetan, jasotako edo egindako deietan, jasotako edo bidalitako SMS mezuetan, bisitatutako webguneetan, eta, gainera, aplikazioen edo webguneen erabilera blokeatu ere bai. Zerbitzu hau erabiltzeko, hitzordua eskatu behar duzu lehendabizi, gurasoak eta/edo legezko tutoreak gainbegiratu nahi duen pertsonarekiko —adingabearekiko— duen familia-harremana egiaztatu behar baita.
ZureEtxeaHobetzen webgunean azaltzen dizkizugu etxeko aseguruaren berrikuntza hori eta beste batzuk.
Gurasoen kontrolaz gainera, agian interesatuko zaizkizun beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu Babes digitalak (Interneteko jazarpena kudeatzea, irainak ezabatzea, hatz-marka digitala ezabatzea…) Etxebizitza digitala zerbitzuaren barruan Babes digitala eska dezakezu, eta telefono bidezko Aholkularitza informatikoa ere bai, hurrengo post-etan tratatuko ditugun gai desberdinei dagokienez.