Badatoz uda eta oporrak. Beharbada jada erreserbatuta izango duzu bidaia edo opor-plana, eta aparteko pagaren zain egongo zara oporretako gastuak ordaintzeko.
Izan ere, ezin uka dezakegu oporretan ohi baino gehiago eta beharrezkoa baino gehiago gastatzen dugunik. Erlaxatu egiten garela esango dugu: urtean behin, kalterik ez. Hala eta guztiz ere, oporretan aurrezten lagun diezazuketen truko batzuk gogorarazi nahi dizkizugu.
Egin bidaiaren erreserba aurrerapen oso handiarekin edo oso txikiarekin
Datak garbi badituzu, aurrerapen handiarekin erostea izaten da onena, garraioaren eta ostatuaren prezioak hobeak izaten baitira. Baina gauza bera gertatzen da azken unera arte itxaroten dugunean. Arrisku handiagoa du, baina pagotxak topa ditzakegu helburua eta plana argi ez baditugu, eskaintzak egongo baitira osatu beharrean dauden garraioetan eta ostatuetan.
Bilatu eta konparatu ostatu ekonomikoagoak
Prezioak konparatu behar dituzu bilatzaileetan, agentzietan…. Eta ekonomikoena hautatu. Etxe-trukea ere plantea dezakezu. Gero eta gehiago dira webguneen bidez etxeak trukatuz hiri desberdinak ezagutu nahi dituztenak, batez ere bidaia ekonomikoago irteten delako hotelaren kostua aurrezten delako.
Hotelen beste alternatiba batzuk dira apartamentuak, hostalak eta gazteentzako aterpetxeak. Aterpetxe batean ostatu hartzea familiarekin? Bai, hori ere posible da. Aterpetxeak egokiak dira 5 laguneko edo gehiagoko taldeentzat: lagunak, ikaskideak, familia… izan daitezke, eta, gazteentzako aterpetxe esaten zaien arren, ez daukate adin-mugarik. REAJen webgunea bisitatzea gomendatzen dizugu Espainiako aterpetxeak bilatzeko, edo Hostelling International mundu osokoak bilatu nahi badituzu!
Gogan izan are merkeagoa dela couchsurfing egitea, oso aukera aberasgarria besteen etxeetan ostatu hartzeko.
Aurreztu garraiotan eta janaritan
Behin oporretan zaudela, aukeratu garraio publikoa eta ahaztu taxia edo alokairuko autoak, beti izango baita aukerarik merkeena (hala ere, alokairua aukeratzen baduzu, alderdi hauek kontuan hartzea gomendatzen dizugu).
Baina garraioari dagokionez, turismo kolaboratiboa ere aukera dezakezu, eta autokarabana bat edo camper furgoneta bat alokatu partikularren artean, Yescapa plataforman (Europako liderra sektorean), esate baterako. Eta modurik seguruenean, Yescaparen aseguratzaileak baikara. Plataformako erabiltzaileei arrisku oroko asegurua eskaintzen diegu errepideko laguntzarekin Espainia osorako eta Europa osorako.
Informa zaitez garraio publikoko sareek izaten dituzten txartel turistikoez ere, deskontu interesgarriak izaten baitituzte, eta beste deskontu batzuk ere bai zenbait puntu interesgarritarako sarreran.
Aukeratu janari merkea —eta ez janari azkarra—, eta jan zure oporretako helburuko biztanleek jaten duten lekuetan. Ez zaitez erori lekurik turistikoenetara joateko tranpan. Janari edo mokadu batzuk ere eros ditzakezu tokiko supermerkatuetan.
Argi dago bidaiatzea ez dela merkea, baina ez da gauza bera dena agentzia baten esku uztea eta luxuzko bidaia bat kontratatzea eta gauzak norberak bilatzea, prezioak konparatzea eta helburuak eskaintzen dituen aukera ekonomikoenei buruz ikertzea. Denbora gehixeago pasatu beharko duzu, baina azkenean poltsikoak nabarituko du.