Lagun Aroko blog honen urteroko atsedenaldiaren aurretik, oporretarako bereziki erabilgarriak diren app-ak bilatu ditugu aplikazioen dendetan. Hautaketa egiteko orduan kontuan hartu dugu doakoak izatea eta bai Android eta bai iOS-erako erabilgarri egotea. Hona emaitza: uda honetan instalatuko ditugun baina seguru asko urte osoan erabiliko ditugun zazpi aplikazio.
Maletak egiteko app-a
Denbora gehiago behar baduzu maleta egiteko Eraztunen Jaunaren luxuzko edizioa ikusteko baino (15 disko!), ez zaizkizu eraztunak galduko bi aplikazio hauek erabiltzen badituzu š
Ez, aplikazioek ez dizkizute maletak egingo, baina bidaia-zerrenda antolatzen lagundu bai, egingo duzun bidaia-mota kontuan hartuta.Ā Biak doakoak dira, eta erabilgarri daude Android eta iOS-erako.
PackKing
Aplikazio honek esango dizu zer ez duzun utzi behar maletan sartu gabe. Esaiozu nora zoazen, noiz, zer eguraldi egingo duen eta zer plan egin nahi dituzun eta… voilĆ !, bidaia-zerrenda eginda batere zoratu gabe.
PackKing erabilgarri dago Google Playn Androiderako (oso balorazio onarekin) eta App Storen iOS-erako.
PackPoint
PackPoint-ek eraman beharreko gauzen zerrenda egingo dizu; gainera, kontuan hartuko du oinarrizko jantziak ākamisetak, galtzak…ā errepikatzea axola zaizun ala ez eta ikuztegiren bat hurbil duzun ala ez, esate baterako.
PackPoint-ek doako nahiz ordainpeko bertsioak ditu. Biak erabilgarri daude Google Playn eta App Storen, eta 5etik 4,6 izarrekin baloratu dituzte.
Inguruko zerbitzu interesgarriak bilatzea
AroundMe
Oso erabilgarria da ezagutzen ez zenuen leku batera joanez gero nahiz ohiko oporlekuan zerbitzu berriak deskubritu nahi izanez gero. GPS bidez, AroundMe aplikazioak inguruko lekurik interesgarri eta baliagarrienak ezagutzeko aukera emango dizu: tabernak, bankuak, farmaziak, kutxazain automatikoak, monumentuak…
Interesatzen zaizkizun zerbitzuen kategoria hautatu, eta non dauden esango dizu, āazkar, erraz eta zehatzā haiek diotenez. Hori bai, Marco erabiltzaileak dioen bezala: ālekuak aurkitzeko aplikazio onena da, baina ez dizu esango non dagoen zure laranja-erdia edo benetako zoriontasunaā.
AroundMe-ren erabiltzaileek 4 izar baino gehiagorekin baloratu dute aplikazioa, eta deskargagarri dago Androiderako Google Playn eta iOS-erako App Storen.
ChiringuĆa
Izenak dena esaten du: hondartzako txiringitoak biziki maite dituztenentzako app-a da. ChiringuĆa-k āhondartza bakoitzeko onenaā geolokalizatzen du, hau da, Espainiako kostaldeko txiringitoak. Beste erabiltzaile batzuen iritziak eskaintzen ditu, baita janariari, edariari, jarduerei edo ekitaldiei buruzko informazioa ere, zuretzat pertsonalizatuak diren ibilbideak sortu ahal izateko.
Doakoa da, eta erabilgarri dago Androiderako eta iOS-erako App Storen.
Gauzatxo bat. ChiringuĆa-k gogobetetzen ez bazaitu, probatu ChiringuiterosĀ aplikazioa. Leku gehiago hartzen du mugikorreko memorian, baina diotenez āEspainiako txiringito (ia) GUZTIAK dauzkaā. Nolanahi ere, bi aplikazioak onenak emanda daudela dirudi eguneratzeei dagokienez š
Komunak mugikor bidez bilatzea
Flush
Komun publikoak bilatzen dituen aplikazio honek estutasun batetik baino gehiagotatik aterako zaitu uda honetan. Erabiltzaileen iritziak eta argazkiak ditu, ātronurikā gogoko eta erosoena hautatu ahal izan dezazun.
Aukeratutako gainerako aplikazioak bezalaxe, Flush doakoa da eta erabilgarri dago Androiderako eta iOS-erako App Storen. Balorazioei dagokienez, iPhone-ren erabiltzaileek hobeto baloratu dute (4 izar baino gehiago) Androideko erabiltzaileek baino.
Beharra daukat!
Nork esan du komun bila ibiltzea ez dela larrialdi bat? Gogoratu komunera arazo medikoak dituztelako urgentziaz joan behar dutenekin, esate baterako.
Crohn eta Ultzeradun Kolitisaren Gaixoen Elkartearen “Beharra Daukat/Lo necesito ya” proiektuak laguntza eman nahi die arazo medikoak āez kutsakorrakā dituztelako komunera urgentziaz joan behar duten gaixoei.
Komunen mapa kontsultagai dago haien Androiderako appean nahiz beharradaukat.eus webgunean, eta edozein establezimendu atxiki dakioke.
Proiektura atxikitako eraikin instituzionalek, entitateek, saltokiek eta bestelako erakundeek identifikazio-txartela duten gaixoen eskura jarritako komunak āpublikoak nahiz pribatuakā lokalizatzen ditu.
Azala eguzkiarekin kaltetzea eragoztea
UV-Derma
Eguzkitan egoteko asmoa badugu, hondartzan, mendian nahiz etxeko balkoian, UV-Derma-k eguzki-esposizio luzeegiaren ondoriozko kalteak eragozten lagunduko digu.
Aholkuak emateaz gain, aplikazioak esango digu zenbat denboran erreko den gure azala eguzkia hartzerakoan, unean uneko indize ultramorearen eta gure fototipoan oinarritutako kalkuluen arabera; alegia, gure azalak zer gaitasun duen eguzki-erradiazioa asimilatzeko.
Malagako Unibertsitateko bi irakaslek diseinatu dute app-a, Espainiako Dermatologia Akademiaren Piel Sana Fundazioarekin lankidetzan, eta erabilgarri dago Google Play-n Androiderako eta App Store-n iOS-erako.
Nolanahi ere, kontuz: osasungarriena da eguzkitan gehiegi ez egotea eta eguzki-babesgarriak erabiltzea, lainotuta dagoen egunetan ere bai. Izan ere, ez dago modu osasungarrian beltzarantzerik.