Nahi ala ez, denok dugu asegururen baten babesa: kontratatu dugulako edo beste batzuk sinatu eta zeharka aseguratu egiten gaituztelako. Dena den, argi dago asegurua ez dela gozamenerako, beharrizanetarako baizik. Baina aseguruen mundua zabalagoa da, herriaren ekonomian funtsezkoa da, eta egiten ditugun urrats guztietan babesten gaitu, baita horren kontzientziarik ez badugu ere.

Unespak –gu ere elkarte horretako partaide gara– “Seguru gaude” proiektua sortu du, aseguruen mundua herritarren eskuetara hurbiltzeko. Testuinguru horretan, Aseguruaren Liburu Zuria egin da.

Gure bizitzetan aseguruek duten eragina ezagutu nahi baduzu, industria horren funtzionamendua edota herriari zer onura ekartzen dion, kontsultatu Aseguruaren liburu zuria hemen. Teknizismoei eta terminologia konplexuari ihes egiten dion testua da, eta sektoreko zenbakiak ezagutzeko datuak erakusten ditu, haren organigramak eta laneko prozedurak. Horrez gain, sektoreko zein harekin lotutako gizarteko beste eremu batzuetako protagonistei egindako elkarrizketak jasotzen dira bertan.