Aseguru pribatuei esker, urtero 4.200 eta 8.100 milioi euro bitartean aurrezten ditu Osasunaren Sistema Nazionalak, eta hala adierazten da Osasuna Garatzeko eta Integratzeko Institutuak egindako “Osasun pribatua, balio erantsia: egoeraren azterketa 2016” txostenean.

Horrez gain, 245.000 lanpostu sortzen ditu ospitaleratzearen eta ospitaleratze kanpoko eremuetan. Txosten horretan, gainera, aipatzen da osasun-sistema pribatua osasun-gastu guztiaren % 28,5 dela eta kontzertazio-gastuak gehitzen badizkiogu osasun-gastu pribatuei 33.797 milioi euroko zenbatekoa dugula, BPGd-aren % 3,2 hain zuzen ere.

Horri gehitu beharko genioke, halaber, hori dela-eta 7,4 milioi pertsonak ez dutela osasun-sistema publikoa erabiliko (edo oso gutxitan). 2015ean 500 euro baino gehiago aurreztu ziren pertsonako osasun-zerbitzuen kontsumo mistoa egiten den