Gure autoarekin zirkulatzen dugunean edo besterik gabe etxeko berogailua pizten dugunean atmosfera kutsatzen ari gara. Kalkulagailu soil batekin esango dizugu zenbat CO2 isurtzen duzun, eta, gainera, zenbat diru kostatuko litzaizukeen hori ordaintzea. Baina, jakin nahi duzu zenbat diru beharko zenukeen egiten dituzun karbono dioxidoaren isuriak konpentsatzeko? Kalkula ezazu.

Gure webguneko CO2 kalkulagailua berritu dugu. Etxean edo ibilgailuarekin zirkulatzean egiten ditugun karbono dioxidoaren isuriak kalkulatzeko eta konpentsatzeko aukera ematen du.

Etxean kontsumitzen duzun argindarraren isuriak kalkulatzeko, eskuan eduki behar duzu konpainia elektrikoaren faktura. Urteko kontsumoa kWh-tan sartzean, zure etxebizitzaren guztizko isuriak kalkulatuko dizkizu, kontuan hartuz herrialdea eta energia berdea erabiltzen duzun edo ez. Gainera, tresnak esango dizu herrialdearen batez bestekoaren gainetik edo azpitik zauden. Espainiaren kasuan, urtean biztanleko sortzen diren isuriak, batez beste, 5,8 tona CO2-ren baliokideak dira (Munduko Bankuaren arabera).

Zenbat diru jarri beharko genuke gure kutsadura konpentsatzeko?

Tresna honen berrikuntza da ez duela kalkulatzen soilik zein diren zure isuriak, baizik eta isuri horiek eurotan izango luketen kostua ere kalkulatzen duela. Isuri horiek GERESek kudeatzen dituen ekarpenen bidez konpentsatzeko aukera ematen dizu. GERES, hain zuzen, ingurumena eta baliabide naturalak babesteko xedez, energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak sustatzeko soluzioen ezarpenean nahasitako irabazi asmorik gabeko Frantziako elkarte bat da.

Ekarpen horiekin, zehazki, GERES Kanputxean ezartzen ari den sukaldeko labe hobetuak zabaltzeko proiektuari lagunduko diozu. Proiektuaren helburua da, hain zuzen, basoetako baliabideen gaineko presioa murriztea eta tokiko biztanleen energia-urritasuna mugatzea.

Behin ekarpena egindakoan, ziurtagiri bat eta faktura bat jasoko dituzu ingurumenaren kontserbazioari egin diozun ekarpena egiaztatzeko.

GERESen proiektua Kanputxean baliabide naturaletan egurra ateratzeak ingurumenean duen inpaktua eta soziala murrizteko

GERESen proiektua Kanputxean baliabide naturaletan egurra ateratzeak ingurumenean duen inpaktua eta soziala murrizteko.

Euresaren ekimena

CO2 kalkulagailua EURESAk abian jarritako ekimen bat da. 1990ean sortu zen EURESA, eta Europako aseguru-etxe sozialki arduratsuak biltzen ditu. Erakundearen kideen arteko lankidetza eta esperientzien trukea sustatzea da bere jarduera nagusia.

Duela gutxi Bilbon egin du Kudeaketa Batzordea, eta Seguros Lagun Aro izan da ekitaldiaren anfitrioia. Batzordearen aurretik, Euresaren ordezkaritza batek Arrasaten ditugun bulegoak bisitatu zituen, kooperatiba eta taldea ezagutzeko.

Lagun Aron elkarte horretako kide gara, eta, beraz, 2015ean bat egin genuen haren klima-plataformarekin®. Plataforma horrekin gizartea sentsibilizatu nahi da atmosferako CO2 isuriak murrizteko beharrari eta horrela klima eta ingurumena hobetzeko beharrari buruz.