2013 urteaz geroztik i-Size izeneko homologazio-araudi berri bat lantzen ari dira, autoetako haurrentzako eserlekuen segurtasuna eta erabilera hobetzeko helburuarekin, eta, gainera, eserlekuen erregulazioa argitu nahi dute.
Egungo araudiak (ECE R44) indarrean jarraituko du 2018 arte, baina harian-harian i-Size ezarriz joango denez, haurren errepideko segurtasuna hobetzen joango da, homologaziorako proba gehigarri eta gogorrago batzuk gainditu beharko baitira, istripu kasuetako alboetako talka edo inpaktuen probak, esaterako. Halaber, eserlekuak martxaren aurkako noranzkoan erabiltzeko beharra 15 hilabetera arte luzatuko dute.
Araudi berriarekin, haurrentzako eserlekuak ez dira katalogatuko altueraren eta pisuaren arabera. Autoetarako haurrentzako eserlekuen fabrikatzaileak erabaki ahal izango du zein tamainarentzako diren egokiak, eta haurrei eusteko sistema bat lehendik daukaten gurasoek erabiltzen jarraitu ahal izango dute 2018 urtera arte gutxienez. Oraingoz ez dago ECE-R 44 arauarekin homologatutako haurrei eusteko sistemen erabilera debekatzeko aurreikuspenik.