Bizitza-asegurua edukitzeak 24 orduz lasaitasuna edukitzea esan nahi du. Bizitzea eta bizitzan geratzen zaigun denboraz gozatzea denez funtsa, hain zuzen, Lagun Arok + BIZITZA sortu du, % 100 bizitzan zehar gozatzeko pentsatutako asegurua. Gainera, Bizitza eta Pentsio Aseguruetako produktu onenaren saria jaso du Vidaforum 2018n.
Bizitza-aseguruei buruz hitz egiten dugunean, batek baino gehiagok hauxe pentsatuko du: zergatik ordaindu behar dut gertatu ez den zerbaitengatik, gertatuko ote den ere ez dakidanean? Zoritxarrez, ez gara jabetzen zein garrantzitsua den ondo aseguratuta egotea harik eta zerbait gertatzen zaigun arte. Izan ere, bizitza-aseguruek bizitzan zehar gerta dakizkigukeen egoera txar posibleen aurrean babesten gaituzte. Gainera, gure egonkortasun ekonomikoa babesteko eta bermatzeko xedea izaten dute, eta are garrantzitsuagoa dena, gure mende ditugun pertsonena ere bai.
+ BIZITZA aseguruaren estaldurak
Aseguru honetan zuk erabakitzen duzu zein kapital kontratatu nahi duzun, edozein unetan eta zure neurrian. Gainera, bizitza-aseguruaz gainera, halakoetan behar izan ditzakezun zerbitzuak ere eskaintzen dizkizu + Bizitza aseguruak:
- Gaixotasun larriak: kapital aseguratuaren kalte-ordaina jasoko duzu gaixotasun larri bat diagnostikatzen dizutenean (minbizia edo miokardio-infartua, esate baterako).
- Ezintasuna gaixotasun edo istripuagatik/zirkulazio-istripuagatik, ezintasun-gradu desberdinen aurrean eta edozein motatako lanbiderako.
- Laneko baja: eguneko kalte-ordaina jasoko duzu istripua izanez gero.
- Osasun-gastuen itzulketa.
- Ospitaleratzeagatiko kalte-ordaina.
- Heriotza-estaldura, 10.000 euroko gutxieneko kapitaletik hasita, 3000 euroko aurrerakinarekin gastu berehalakoenei berehala aurre egiteko.
+ BIZITZA kontratatzean, “Zure ondoan zerbitzuak” ere izango dituzu, hau da, beste abantaila batzuk baliatzeko aukera emango dizun estaldura bat:
- Bigarren Diagnostiko Mediko Presentziala gaixotasun larria izanez gero.
- Errehabilitaziorako eta txertatzen, egokitzen eta mugikortasunean laguntzeko programa.
- Testamentu pertsonal edo familiarra eta testamentu bitala.
- Aholkularitza, eta Heriotzarekin eta Oinordetza Prozesuarekin lotutako Izapide guztiak.
Estaldura bakoitzaren xehetasunak kontsulta ditzakezu Zure ondoan zerbitzuen gidan (PDF).
Gure bizitza-aseguruen abantailak eguneroko bizitzan
Lagun Aroren bizitza-aseguru bat kontratatzen duzunean zure eguneroko bizitzari kalitate handiagoa ematen dioten beste abantaila batzuk ere eskuratzen dituzu:
- Ahaztu aseguruaren estalduraren gabealdiez, hau da, gozatu estalduraz hasiera-hasieratik. Kontratuan indarrean jartzeko ematen den datatik aurrera, polizak eta berme guztiek erabateko indarra izango dute, eta, beraz, aseguruarentzat kontratatutako iraupenaren barruan egiten den edozein prestazio-erreklamazio hartuko da kontuan.
- Mundu osoan eta eguneko 24 orduetan izango duzu estaldura.
- Malgutasuna:
- Zuk aukeratuko duzu aseguratu nahi duzun kapitala, eta zure eta zeure familiaren aseguruari buruzko premien arabera alda dezakezu.
- Onuradunak libreki izendatu ahal izango dituzu, eta nahi duzunean aldatu.
- Eroso ordaintzeko aukera: ordainketa zatikatu ahal izango duzu zure beharren arabera. Ordaintzeko modua ere aldatu ahal izango duzu aseguruaren bizitzan zehar zure beharrak aldatzen badira (60 euroko gutxieneko ordainagiri batekin Bizitza Confort modalitatean)
- Gardentasuna: Zure esku jartzen ditugu aseguruaren baldintza orokorrak (PDF), asegurua erregulatzeko erabiliko diren oinarrizko alderdi nagusiak ezartzen dituen dokumentua, eta, Baldintza Partikularrekin batera, poliza edo aseguru-kontratua eratzeko balioko dutenak.
Bizitza eta Pentsio Aseguruetako produktu onenaren saria jaso duena
Urriaren 25ean Gipuzkoako Merkataritza Ganberak III. Bizitza eta Pentsioen Foroa Vidaforum Euskadi 2018, Euskadiko Aseguru Bitartekarien Kontseiluak antolatua. Ekitaldiaren helburua izan zen adarraren bilakaera eta Sektoreko produktu aipagarrienak eta berritzaileenak aurkeztea, besteak beste Lagun Aroren + BIZITZA, bitartekaritzako Bizitza eta Pentsio Aseguruetako produktu onenaren saria jaso zuena.
+ BIZITZA asegurua kontratatu edo hari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, zure aseguru-bitartekariari galde diezaiokezu edo inolako konpromisorik gabe dei dezakezu 944 94 74 28 telefonora. Nahi izanez gero, doan deituko dizugu.