Zein ondo atzo Bilboko Korrikan! Euriak ez gintuen geldiarazi eta tipi-tapa abiatu ginen San Inazioko Elorrietara.
Bertan Korrikako lagunak heldu arte zain egon ginen apur batean, eta gero lankideok lekukoa txandakatu genuen furgonetakoen animo-oihuek gidatuta, eta atzean Bilboko azken kilometroak egiten ari ginen jende mordoa genuelarik. Ohorea izan da Korrikaren lekukoa eramatea!
Gogoratu amaiera eta mezuaren irakurketa domeka eguerdian izango dela Gasteizen. Egin euskararen klika, korrika zaleok! Ikimilikiliklik!
Zein ondo atzo Bilboko #Korrika-n! Euriak ez gintuen geldiarazi eta tipi-tapa abiatu ginen San Inazioko Elorrietara. Ohorea gurentzat Korrikaren lekukoa eramatea! #Klika 📷 https://t.co/8fc8rR5CoD pic.twitter.com/HXJRDr8WGK
— Seguros Lagun Aro (@seguroslagunaro) 12 de abril de 2019