Bai Lagun Aroren etxeko asegurua bai auto-asegurua 10 baloratuenen artean daude OCUk bere bazkideei egiten dien urteroko inkestan

OCUk (Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundea) bere bazkideei urtero galdetzen die ea gustura dauden kontratatuta dituzten aseguruekin eta aseguru-etxeekin izandako esperientzia baloratzeko eskatzen die. Kontua ez da poliza onenen arteko konparazioa egitea, baizik eta ezbeharra izanez gero emandako zerbitzuari dagokionez gogobetetasun-maila neurtzea, asegurua berritzea tokatzen denean edo primak egokitzeko orduan.

Etxe-aseguruarekiko gogobetetasuna

13.000 bazkide inguruk duten iritzia eman dute etxeko aseguruen inguruan. Inkestan, Lagun Arok lortutako puntuazioaren arabera etxeko bost aseguru onenen artean dago, 67 puntu lortu baititu guztira, aseguru-etxe baloratuenaren 70 puntuetatik oso hurbil. Emaitza hori jaso du Aseguranzak, eta urtarrileko “Dinero y Derechos” gehigarrian argitaratu da.

Inkestari erantzun diotenek etxe-aseguruei buruz duten gogobetetasun-mailaren inguruko xehetasunei dagokienez, % 89k mota horretako aseguru bat dutela diote, % 69k ezbehar bat izan dute azken 5 urteotan, eta % 20 aseguru-etxez aldatu dira azken 2 urteotan eta beste horrenbestek hori egiteko asmoa dute. Horiek guztiek erantzun behar izan dizkieten galderek, oro har, arreta berezia jarri dute zerbitzuaren gogobetetasun globalean, kontratuaren argitasunean, telefono bidezko arretan eta ezbeharren kudeaketan

Auto-aseguruaren aintzatespena

Lagun Aroren auto-aseguruak ere oso emaitza onak lortu zituen erakunde berak egindako gogobetetasun-inkestan.  Lagun Aro 10 aseguru-etxe onenen artean geratu zen gogobetetasun orokorrean, 70 puntu lortu baitzituen (100etik) eta lehen postuarekiko 5 puntuko aldea besterik ez duela.

Oraingo honetan OCUko bazkideek emandako 26.000 iritzi baino gehiago aztertu zituzten zerbitzuaren gogobetetasun globalari, kontratuaren argitasunari, telefono bidezko arretari eta ezbeharren kudeaketari buruz. Emaitzak “Dinero y Derechos” gehigarriaren 2018ko azaroko zenbakian argitaratu ziren.

Baloraziorik onena lortu duten aseguru-etxeen rankingaz gain, inkestak argitara atera zituen sektorerako eta bere jarduerarako beste datu interesgarri batzuk:

  • Inkestari erantzun diotenen % 62k ezbehar baten partea eman zuen, behin gutxienez, azken 5 urteotan.
  • Fideltasunari dagokionez, inkestari erantzun diotenen % 30ek adierazi zuen aseguru-etxe berean izan duela azken hamarkadan. Hala ere, % 25ek aseguru-etxez aldatu zuten azken 2 urteotan, eta % 22 aldatzea pentsatzen ari zen.
  • Aseguruen estaldurari dagokionez, % 43k hirugarrenentzako poliza kontratatu zutela esan zuten, % 22k frankiziarik gabeko arrisku oroko asegurua sinatu zuten, eta beste % 25ek 300 € baino gutxiagoko frankiziadun estaldura kontratatu zuten.
  • “Arrisku orotakoa frankiziaduna” zuten bazkideen % 10ek bakarrik onartu zuten 300 € edo gehiagoko frankizia kontratatu izana.

Emaitza onak lortzeak poz handia ematen digu, baina, batik bat, motibazio sendoa dakar ematen dugun arretaren eta zuen ongizatearen etengabeko hobekuntzan sakontzen jarraitzeko.