Errealitatea etengabe ari da aldatzen, eta inoiz baino erabakigarriagoa da egoera berrietara egokitzen den aseguru bat edukitzea. Besteak beste, gure bizimoduari eta gidatzeko ohiturei erantzungo dien auto-aseguru bat edukitzeak segurtasuna, lasaitasuna eta, batez ere, efizientzia bermatzen ditu. Aseguru-etxe gisa, gu ere eraldaketa betean gaude, merkatuaren eskaera berrietara egokitzeko eta mugikortasun jasangarriari buruz dagoen gero eta kezka handiagoari erantzuna emateko.

Gaur egun, gidari askok auto elektrikoen aldeko apustua egiten dute, edo autoa modu mugatuagoan erabiltzen dute. Eskaera horiei erantzuteko, produktu berritzaileak diseinatu ditugu, hala nola ibilgailu elektrikoentzako gure aseguru espezifikoa; eta, orain, gure “Kilometrokako poliza” berria eskaintzera gatoz: soilik egiten dituzun kilometroengatik ordaintzeko aukera ematen dizun alternatiba malgua.

Kilometrokako poliza berria

Badakigu denok ez dugula ibilgailua modu berean erabiltzen; horregatik, autoa noizbehinka erabiltzen dutenei mesede egiten dien formula berritzaile hau landu dugu.

Gure gainerako aseguruen estaldura eta modalitate berberak eskaintzen ditu, baina funtsezko ezberdintasun batekin: bezeroak, urtean zehar egindako kilometroen arabera, eta betiere ezbeharrik izan ez badu, primaren itzulketa jaso ahal izango du, asegurua berritu ondoren.

Eta… nola egin dezakegu hori?

Zure smartphonearen bidez, zure ibilgailuaren eta kilometro-kontagailuaren argazkiak bidali beharko dizkiguzu, bai kontratatzeko unean, bai kontratazioa urtero berritzean. Adimen artifizialeko teknologia erabiliz, modu automatiko, zehatz eta seguruan jakin ahal izango dugu zenbat kilometro egin dituzun. Horrenbestez, egindako kilometro-kopuruaren arabera, zenbat eta txikiagoa izan ibilgailuaren erabilera eta handiagoa kontratatutako estaldura, orduan eta handiagoa izango da itzuliko den primaren zenbatekoa.

Hori bezain erraz eta segurua.

Onurak

Ekimen honen bidez, bat egiten dugu gure jasangarritasun-helburuekin; izan ere, autoa gutxiago erabiltzera bultzatzen ditugu gure bezeroak eta, beraz, isuri kutsatzaileak murrizten laguntzen dugu. Gainera:

  • Malgutasuna eta aurrezkia: Ibilgailua noizean behin bakarrik erabiltzen baduzu, ordaindu soilik egiten dituzun kilometroengatik, gure poliza tradizionalen estaldura berdinekin.
  • Jasangarritasuna: Ibilgailuaren erabilera efizientea sustatzen du, eta horrek isuriak murrizten eta ingurumena zaintzen laguntzen du.
  • Erraza eta digitala: Ibilgailuaren eta kilometro-kontagailuaren argazkiak bidali besterik ez duzu egin behar kontratatzeko edo berritzeko. Erosoa eta segurua da, eta adimen artifizialaren babesa du.

Balio erantsia

Poliza berri hau berritzaileak izateko eta bezeroei jasangarritasunaren aldeko apustua egiten duten produktuak eskaintzeko daukagun asmoaren emaitza da, segurtasuna ingurunearekiko errespetuarekin lotzeko. Lagun Aron errepideetan etorkizun seguruagoa izatearen alde borrokatzen gara; horregatik, Stop Accidentes elkartearekin kolaboratzen dugu. Hain zuzen ere, Produkzio Berriko poliza bakoitzeko, dohaintza bat egiten diogu elkarte horri, bide-segurtasunaren aldeko ekimenetara bideratzeko.

Gure aseguruetakoren bat kontratatzeko asmotan bazabiltza, konparatu egin ditzakezu, zure beharrak estaltzeko egokiena zein den ikusteko: arrisku orotakoa (Normala edo Plus) edo hirugarrenentzakoa (Oinarrizkoa, Beirak, Optimoa edo Plus). Bakoitzak estaldura desberdinak ditu, eta zuri eta zure ibilgailuari zein egokitzen zaizuen pentsatu behar duzu.

 

Kilometrokako polizarekin, aurreztu zure autoaren aseguruan, eta ordaindu egindako kilometroen arabera. Autoa noizean behin erabiltzen duten eta urtean oso kilometro gutxi egiten dituzten familiei zuzendutako poliza bat da. Egokia izan daiteke ibilgailu klasikoak aseguratzeko ere; hots, beren izaera dela-eta aisialdiko joan-etorri puntualetarako edo oso ekitaldi zehatzetarako erabiltzen direnentzat. Horrela, ibilgailuaren urteko kilometro-kopurua 10.000 kilometrotik beherakoa bada, ordainketa bat jaso ahal izango dute, 20 eta 90 euro artekoa, kasuaren arabera. Ibilgailu elektriko eta hibrido entxufagarrientzako polizari jasangarritasunera bideratutako gure produktuen sorta batzen zaio orain; izan ere, ibilgailua gutxiago erabiltzera bultzatzen ditugu gure bezeroak eta, beraz, kutsatzaile gutxiago igorriko dituzte.

Informazio gehiago nahi baduzu edo Kilometrokako poliza kontratatu nahi baduzu, Laboral Kutxako edozein bulegotara jo dezakezu, zure ohiko bitartekariarengana, edo 900 38 08 38 telefonora deitu.