Etxebizitza bat erosteko asmoa baduzu, jakin behar duzu merkatua, orain azaltzen ari garen moduan, pandemiaren ondorioetatik suspertzen ari dela oraindik.
Zer aurkituko duzu higiezinen merkatuan pandemiaren ondoren?
Hainbat faktore kontuan hartu beharko zenituzke. Gomendatzen dizugu arretaz berrikustea zure hurrengo etxea nolakoa izatea nahi duzun erabaki aurretik, erostera animatzen bazara behintzat.
Kokapenaren eta etxebizitza-motaren garrantzia
Itxura guztien arabera, badirudi jabe askok erabaki zutela biztanle-dentsitate txikiagoko hirietara joatea. Orain –inoiz baino gehiago– bilatzen da espazioen zabaltasuna, argi naturala, telelanerako gela bat izateko aukera eta etxebizitza jasangarria izatea. Etxebizitza-motari dagokionez, familia bakarrekoek erosketen % 20,4 izatera iritsi ziren, hau da, beren marka historikoa.
Beraz, azken erabakia hartu aurretik zehazki zer nahi duzun baloratu beharko duzu. Era berean, etengabe hazten ari den domotikak energia aurrezten lagunduko dizu, ia esfortzurik gabe. Kontuan izan obra berriko etxebizitza bat erosi behar baduzu.
Une ona al da etxebizitza bat erosteko?
Bai. Izan ere, higiezinen jabetzen prezioak % 0,5 eta % 2,5 bitartean jaitsi ziren pandemian zehar, eta horrela jarraituko dute, gutxienez, 2021eko uztailera arte. Hilabete horretatik aurrera, prezioak pixkanaka igotzen joango dira, 2019ko kotetara iritsi arte, eta gainditzen joango dira. Obra berrian gehienez % 1,6ko deskontua eginez, une bikaina da etxebizitza bat erosteko. Arrazoia ulertzea erraza da. Higiezinen merkatuak 2019ra arte izandako martxa geldiezinak eragin zuen saldu gabeko etxebizitza gehiegi egotea (baita eskari handiko eremuetan ere), eta, beraz, benetako maukak aurki zitezkeen estreinatzeko etxebizitzetan, bigarren eskuko etxebizitzak baino merkeago.
Gainera, interes-tasak baxu mantenduko dira luzaroan. Espainiako Bankuak % 1,8an kokatzen du batez besteko interesa, eta % 0,5eko beherakada berresten da 2021ean zehar. Kontuan izanik hipoteka bat ordaindu beharko duzula, onena da ahalik eta gutxien ordaintzea zure etxe berriaz gozatzen duzun bitartean.
Zure erosketa osatzeko, Lagun Aroren aldeko apustua egitea da onena, gardentasuna, erantzukizuna eta konpromisoa eskaintzen dizkizun aseguru-etxea baita. Etxebizitza bat erosi behar baduzu, ez ahaztu asegurua beti ezinbestekoa dela etapa berri bati ekiteko, edozein arazo estalita izateko. Berrikusi aurreko informazioa eta erabaki zein den zure beharretara ongien egokitzen den aukera. Zorte on zure erosketarekin.