Ezustekoz betetako mundu honetan, istripu-aseguru bat edukitzea ezkutu babesgarri moduko bat da. Aseguru-mota horrek estaldura ekonomikoa eskaintzen dizu istripu bat izanez gero, zure ekonomia ez ezik, zure familiarena ere babesten baitu. Bizitzak ezusteko «onak» bakarrik ekartzea nahi baduzu, ez ahaztu segurtasuna garrantzitsua dela, eta istripu-asegurua, lasaitasuna etengabea.

Istripu-asegurua

Ba al zenekien istripu arruntenetako bat etxeko erorikoak direla? Urtero 26.000 hezur-haustura gertatzen dira? Horietatik % 60, etxean erortzeagatik. Espainiako heriotza ez-naturalaren bigarren kausa da istripu-mota hori. 2021ean, 3.655 pertsona hil ziren istripuzko erorketengatik, eta 3.504 itota; oso ohikoa da zergati hori ere. Ustekabeko une kritiko horietan, istripu-aseguruak babes egokia eman diezazuke, ohiko mediku-estalduretatik harago doan asegurua baita eta ezustekoetarako segurtasun-sare gehigarria eskaintzen baitu: osatu, estali eta babestu egiten du.

  • Osatu egiten ditu beste poliza batzuk: Aseguru mediko bat baduzu, istripu-aseguruak osatu egiten ditu haren onurak, sor litezkeen gastu gehigarriak estaliz.
  • Estali egiten du zure ekonomia: Istripu bati aurre egiteak ustekabeko kostuak eragin ditzake; besteak beste, osasun-tratamenduak eta eguneroko gastuak. Istripu-aseguru batek motelgailu finantzario gisa jokatzen du, zure egonkortasun ekonomikoari eusten lagunduko baitizu.
  • Babestu egiten du zure familia: Heriotzaren edo ezintasunaren kasuan, aseguru honek funtsezko finantza-babesa emango dio zure familiari. Berehalako gastuak estaltzeaz gain, etorkizun egonkorra bermatzen du maite dituzun pertsonentzat.

Zer izan behar da kontuan kontratatzeko orduan?

Istripu-aseguru bat aukeratzean, besteak beste zure lanbidea eta zure eguneroko jarduerak hartu behar dituzu kontuan. Lanbide eta kirol batzuek arrisku handiagoa ekar dezakete, eta halakoetan ezinbestekoa da polizak zure behar espezifiko guztiak estaltzen dituela ziurtatzea.

  • Lanbidea: Zure lana aintzat hartuta egokia den aseguru bat aukeratu beharko duzu. Bereziki garrantzitsua da langile autonomoa bazara, ezintasun bat edo laneko baja bat izanez gero zure diru-sarrerak babesteko.
    • Arrisku txikiko lanak: administratiboak, komertzialak, zuzendaritza, irakaskuntza, ostalaritza, osasun-lanbideak, dendetako saltzaileak…
    • Arrisku handiagoko lanak: iturginak, argiketariak, garbiketa, makineria astuna, ontzigintza, siderurgia, metalurgia, eraikuntza, zurak, petrokimikak, txoferrak, kamioi-gidariak, mezulariak, taxilariak, anbulantzia-gidariak…
  • Kirolaria: Kirola modu erregularrean egiten baduzu, talde batean jokatzen baduzu, maratoiak egiten badituzu, bizikletaz ibilbideak egiten badituzu, padelean jokatzen baduzu edo alpinismoa egiten baduzu, zure jarduera gogokoena egiten ari zaren bitartean istripu bat izanez gero estaldura emango dizun asegururen bat izatea komeni zaizu.

Har dezagun, adibidez, Mirenen kasua: lanagatik, exekutibo honek maiz egiten ditu bidaiak, eta bere denbora librean kirola egitea gustatzen zaio. Horregatik, istripu-aseguru bat izatea funtsezko inbertsioa da berarentzat, laneko arriskuak zein arrisku pertsonalak estaltzen dituelako.

Hiru modalitate, behar guztietarako

Lagun Aron, zuri eta maite dituzunei laguntzeko gaude. Behar izanez gero, zure bizitza, zure osasuna eta zure poltsikoa zaintzeko. Horretarako, istripu-aseguruen hiru modalitate dauzkagu, kasu bakoitzera egokituta. Horrela, lasaitasun osoz eta erlaxatuta gozatu ahal izango duzu, zure bizitza-erritmoa gelditu gabe.

  • Konforta: Kontratatzeko garaian erraza, erosoa eta arina, oso modu oneko prezioekin eta berme guztiz lehiakorrekin. Estaltzen ditu: Ezintasun iraunkor partziala, baremoaren arabera, eta absolutua; ospitaleratzea; heriotzatik eratorritako gastuetarako kapital-aurrerakina; hainbat kirol egitea (hala nola eskia, txirrindularitza eta urpekaritza), inolako errekargurik gabe; eta motoa gidatzea –bere zilindro-bolumena edozein dela ere–, inolako errekargurik gabe. Osasun-azterketarik gabe.
  • Optimoa: Aukeratu zure inguruabar pertsonal eta familiarren arabera gehien interesatzen zaizun berme eta kapitalen arteko konbinaziorik egokiena. Zure lanbidea eta egiten dituzun bidaiak eta kirola edozein direla ere, zure premietara egokituko gatzaizkizu.
  • Super55: Erraz kontrata daiteke 55 urtetik 75 urtera arte. Prezioa ez da aldatzen asegurua indarrean dagoen bitarte osoan, eta zerbitzu berriak eskaintzen ditu, zure bizitza erosoagoa izan dadin.

 

Laburbilduz, istripu-aseguru bat izateak babestu egingo du zure ekonomia, eta finantza-laguntza emango dio zure familiari. Lagun Aron, badakigu pertsona bakoitza bakarra dela; horregatik, gure istripu-aseguruen modalitateak ohikotik harago doan babesa eskaintzeko daude diseinatuta. Inbertitu zure lasaitasunean eta maite dituzun pertsonen segurtasunean, zuri egokitutako istripu-aseguru batekin.