Hiriak eraldatzen ari dira, energiak eboluzionatzen ari dira, eta belaunaldi berriak ikuspegi desberdin bat hartzen ari dira ibilgailuen jabetzari dagokionez. Agertoki horretan, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak (MPI) agertu dira, eta horien artean patinete elektrikoak eta bizikletak nabarmentzen dira. Orain arte, horrelako ibilgailuak erabiltzean, ez zen derrigorrezkoa erantzukizun zibila estaltzeko aseguru bat edukitzea. Nolanahi ere, Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (DGTk) gutxi barru lege-aldaketa bat bultzatuko duenez, aurrerapauso bat eman nahi izan dugu, patinete elektriko eta bizikletetarako aseguru berria merkaturatuz.

Ibilgailu horien lege-esparru berriari aurrea hartuz diseinatu dugun aseguru horrek erabiltzaileak eta hirugarren pertsonak babesten ditu, etengabe eboluzionatzen ari den mugikortasunaren garai honetan.

Patinete elektriko eta bizikletetarako asegurua

Patinete elektriko eta bizikletetarako aseguru berria konponbide integral bat da, eta bide-segurtasunaren eta babes pertsonalaren hainbat alderdi biltzen ditu. Produktuak hiru estaldura-bloke dauzka, bezeroak asegurua bere premien arabera konfiguratu ahal izan dezan:

  • Hirugarrenei eragindako kalteak: Erantzukizun zibilaren estaldura zabala, 500.000 euroko mugarekin, gidariak hiri barruko edo mendiko bideetan hirugarrenei eragin diezazkiekeen kalteetarako; baita 3.000 euroko muga ere, defentsa juridikorako edo kalteen erreklamaziorako.
  • Pertsonentzako zerbitzuak: Istripu pertsonalen estaldurak, baita Laguntza-zerbitzua ere, ibilgailuarekin zirkulatzean ezbeharren bat izanez gero.
  • Ibilgailuari eragindako kalteak: Istripu bat izanez gero, patinete elektrikoak edo bizikletak jasan ditzakeen kalteen gaineko estaldura osoa. Gainera, bizikletaren lapurretaren aurkako babesa ere sar daiteke, betiere giltzarrapoa behar bezala jarrita badu. (*Bi kasuetan, frankizia bat aplikatu behar da ezbehar bakoitzeko).

Pertsona aseguratuak

Gure aseguruak gidari nagusi deklaratutako jabea estaltzen du, baita ezkontidea eta jabearekin bizi diren 16 urtetik gorako seme-alabak ere. Bestalde, erantzukizun zibilaren estaldura lurralde espezifikoetara hedatzen da (Espainia, Portugal, Frantzia eta Andorra), eta bidaiako laguntzaren estaldurak Espainia, Europar Batasuneko herrialdeak, Suitza, Gibraltar eta Monako hartzen ditu barnean.

Ibilgailu aseguratuak

Aseguru hau bi ibilgailu-mota hauei zuzenduta dago: batetik, patinete elektrikoei, hiri-inguruneetan gero eta ohikoagoak baitira, joan-etorri laburretarako aukera efizientea direnez gero; bestetik, bizikletei, izan tradizionalak edo elektrikoak, herritar askok erabiltzen baitituzte halakoak hirian, mendian nahiz errepidean ibiltzeko.

Sarbidea eta kontratazioa

Patinete elektriko eta bizikletetarako aseguru berria kontratatzeko, zure ohiko bitartekariarengana jo dezakezu, bulegoetara edota Laboral Kutxaren webgunera.

 

Etengabe aldatzen ari den mundu honetan, zure segurtasuna eta lasaitasuna lehentasunezkoak dira guretzat. Gure aseguru berriarekin, zure mugikortasun pertsonaleko ibilgailuez modu seguru eta arduratsuan goza dezazun nahi dugu, edonon eta edonoiz. Egokitu estaldurak zure beharretara eta egin bat iraultzarekin!

Kontuan izan honako hau patinete elektriko eta bizikletetarako gure aseguru berriaren alderdi nagusien laburpentxo bat besterik ez dela. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Laboral Kutxaren webgunean eta kontratuaren Baldintza Partikular eta Orokorretan.