Arriskutik babesteko, arriskua zer den jakiteak lehentasun osoa du. Horregatik, Lagun Aroko profesionalek kontzeptu hori azaldu dute Leioako eta Elorrioko ikasgeletan “Arriskua eta biok” hezkuntza-programaren barruan.
4 astez, Lagun Aroko zortzi boluntario Leioako eta Elorrioko ikastetxeetara (Bizkaia) hurbildu dira, eta beren ezagutzak 14 eta 16 urte bitarteko gazteei eskaini dizkiete.
Astero egin diren ordubeteko solasaldietan, Ana Aramburu, Yolanda Diez, Cristina Galindo, Javi Royo, José Ángel Fulgencio, Epi Diez, Pablo Campo eta Eduardo Bengoechea lankideek arriskua zer den eta erabakiak hartzean hari nola aurrea hartu eta nola aurre egin azaldu dute.
DBHko 3. mailako ikasleei zuzenduta dagoen “Arriskua eta biok” programaren bigarren edizioa izan da. Maiatza eta ekaina bitartean egin da ekimena, UNESPAk bultzatuta eta Junior Achievement Fundazioak koordinatuta. Programaren helburua da ikasleak kontzientziatzea beren eguneroko bizitzan izan ditzaketen arriskuei buruz eta arriskuarekiko erakusten dituzten jarrera eta emozioei buruz.
Horrela, Seguros Lagun Aroko boluntarioek lagunduta, eta dibulgaziozko eduki eta jarduera praktikoen bitartez, gazteek arriskuari aurre egiteko dauden tresna eta baliabideak ezagutu dituzte, adibidez aurrezkia edota mutualizazioa.
Zehazki, gai hauek lantzen ditu “Arriskua eta biok” programak: 1) Zer da arriskua?, 2) Arriskuarekiko ditugun emozioak, 3) Arriskuari aurrea hartzen diogu, 4) Mutualizazioa: elkarlanean, denok garaile.
“Arriskua eta biok” ekimena Estamos Seguros proiektuaren barruan sartzen da. Aseguru-etxeak ere parte hartzen du programan, eta asegurugintza jendearengana hurbiltzea eta gure sektoreak gizartean betetzen duen eginkizuna ezagutaraztea du helburu.
Bigarren edizio honetan, 30 aseguru-etxetako 182 boluntariok baino gehiagok parte hartu du, eta 23 hiritako ikastetxeetako 2.700 ikasle bertaratu dira.
Poz-pozik gaude @UNESPA-ren eta @JASPAIN-en #ArriskuaEtaBiok ekimenean parte hartzeagatik! Lagun Aroko boluntarioek prestakuntza-programaren 2. edizioan parte hartu dute.#ElRiesgoYYo @EstamosSeguros_ pic.twitter.com/H9eSuy0bC4
— Seguros Lagun Aro (@seguroslagunaro) 20 de junio de 2019