Gure aseguru-etxean bezeroei lasaitasuna ematen dieten produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dizkiegu, baina batez ere gure onena ematen diegu: hori posible izateko lan egiten dugun pertsona guztiak. Aliatuak, bitartekariak, profesionalak, hornitzaileak… Begira zenbat garen.
Datu gehiago eman diezazkizukegu, baina azken finean esan nahi dizuguna da gizatalde konprometitua eta hurbilekoa garela, zure kudeatzaile espezialistatik hasi eta gure abokatuetaraino. Geure onena ematen saiatzen gara eta horregatik gure bezeroek Oso Ongi altu bat jarri digute (8,31) ezbeharraren kudeaketaren gogobetetzeari dagokionez.
Bikain nota lortu nahi dugu
Oso Ongi altu bat oso ondo dago, baina Bikain lortu nahi dugu. Eta horretarako unibertsitatera itzuli gara. Argi daukagu gure bezeroak zaretela gure ahalegin guztien ardatza eta ekintza bakoitzak markatzen duela Lagun Aroz daukazun pertzepzioa. Horrela, bada, zerbitzu-prestazioaren esparruan bezeroaren esperientzia hobetzeko proiektu bat hasi dugu 2016an.
Proiektua garatzeko, Mondragon Unibertsitateko “Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoa” unibertsitate-masterreko ikasleen lankidetza izango dugu. “Pertsonengan zentratutako berrikuntza” da, hain zuzen ere, unibertsitatearen lema. Ikasleak 4 lantaldetan banatuko dira, eta 8 astez lan egingo dute, masterreko egutegi akademikoko zati gisa, “Erronka” honetan: bezeroaren esperientzia hobetzea Autoen Zerbitzu Prestazioarekin.