Uda iritsi da, eta seguru bidaia bat autoz egiteko asmoa duzula familiarekin, lagunekin edo bakarka. Bidaia ondo prestatu behar dela gogorarazten dizugu. Bi faktore garrantzitsu izan behar dituzu kontuan: ibilgailuari berrikuspen sakona egitea (pneumatikoen egoera, olio-mailak, etab.) eta aseguru on bat kontratatuta edukitzea. Errepidean bide-bazterrean gelditzen bazara etxetik urrun, beharko duzu.

Gogoan izan LAGUN AROren auto-aseguruek jasota daukatela Bidaiako laguntza 0 km-tik hasita estaldura modalitate guztietan: bai hirugarrenen modalitateetan eta bai arrisku orotakoetan. Gure Bidaiako Laguntzarekin, zurekin goaz errepidean, zauden lekuan zaudela, 24 orduetan eta urteko egun guztietan.

Laguntza behar izanez gero, aseguru-etxeari jakinarazi eta kudeaketa errazteko behar den informazio guztia eman.

Gure kasuan, arretarako telefono bakarra 900 38 08 38 da, Espainian bazaude; Atzerrian egonez gero, deitu 00 34 944 05 14 12 telefonora.

Laguntza ibilgailuarentzat da Espainian, Europan eta Mediterraneoko itsasertzeko herrialdeetan, baita bidaiarientzat ere, oro har, mundu osoan.  Gainera, atzerrira bidaiatzeko asmoa baduzu, garrantzitsua da zure aseguru-etxeari zure ibilgailuaren Nazioarteko Aseguru Ziurtagiria (NAZ) eskatzea (lehen “Karta Berdea” esaten geniona).

Ziurtagiri horrek bermatzen du, gutxienez, trafiko-istripua gertatzen den herrialdeko Automobilaren Nahitaezko Aseguruaren kalte-ordainaren estaldura, indarrean dagoen hitzarmena dagoen herrialdea izanez gero.

Segurtasuna eta jasangarritasuna

Ibilgailu elektrikoentzako ECO pack berriak ere Bidaiako Laguntza barnean hartzen du, hiru modalitateetan: Pack Oinarrizkoa, Pack Optimoa edo Pack Arrisku Orotakoa. Behar izanez gero, hurbilen dagoen karga-puntua non dagoen jakinaraziko dizugu, edo zure ibilgailua (elektrikoa edo hibrido entxufagarria) atoian eramango dugu hurbilen dagoen karga-punturaino, kargarik gabe (eta erregairik gabe) geratzen bada eta ezin badu zirkulatu. Segurtasunak jasangarritasunari lotuta egon behar duelako.

Zurekin goaz

Asegurua Lagun Arorekin baduzu, estaldura guztiak Automobilen aseguru-polizaren baldintza orokorretan kontsultatu ditzakezu, baina hemen zure ibilgailuaren bidaiako laguntzaren estaldura zabalaren adibide batzuk azaldu nahi dizkizugu, agian ezagutuko ez dituzunak:

  • Atzerrian medikuarengana joan behar baduzu edo sendagaiak erosi behar badituzu, eta Gizarte Segurantzak eskainitako estalduraren osagarri gisa, atzerriko mediku-gastuak ordainduko dizkizugu.
  • Zuk edo bidaideren batek ospitalean egon behar izanez gero, ospitaleratzea dela-eta hoteleko egonaldia luzatzeagatiko gastuak estaliko ditugu, 10 egun arte.
  • Betaurrekoak ahaztu badituzu edo bidaiaz gozatzen ari zaren lekuan ez dagoen sendagai jakin bat behar baduzu, helarazi egingo dizugu.
  • Ekipajea lapurtuz gero, aholku emango dizugu salaketaren izapideetan.

 

Bidaiako Laguntzaren estaldurak ez du ibilgailua bakarrik estaltzen: ibilgailuan bidaiatzen duten pertsonak ere bai (aseguratuak eta joan-etorrian doazen beste pertsona batzuk ere bai).

Aseguratua estaltzen duela esaten dugunean, haren bikotekidea edo ezkontidea ere sartzen da, baita seme-alabak edo gurasoak ere (lehen mailako aurreko eta ondorengo ahaideak, betiere etxe berean bizi badira eta haren kargura badaude). Baina harago goaz: prestazio horiek aseguratutako pertsonak estaliko dituzte bakoitzak bere aldetik bidaiatu arren.

Ikusten duzunez, zure autoa zaintzen dugu, eta zutaz arduratzen gara. Behar izanez gero lagundu nahi dizugu, eta errepidean zure GPSa bezalakoa izan nahi dugu. Merezitako oporrak lasaitasunez eta ustekabekorik gabe goza ditzazun, Seguros Lagun Aro beti zure ondoan.