Urteak daramatzagu aseguruaren munduan Kaudimena IIri buruz hizketan, baina mundu horretatik kanpo inor gutxik daki zertaz ari garen eta, batez ere, gugan eraginik ote duen.

Arriskuak ebaluatzeko eta aseguru-kapitalaren baldintzak kalkulatzeko erregimen berria da Kaudimena II. 2016ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean, eta horretara egokitzeko urteetan aritu izan gara lanean. Aseguru-erakundeek gure gain hartzen ditugun arriskuetan oinarritutako kaudimen-erregimena da, hau da, zenbat eta arrisku handiagoa hartu (gure negozioetan, inbertsioetan etab.) orduan eta kapital gehiago eduki beharko dugu erabilgarri, berme gisa, aseguratuentzat, inbertsiogileentzat eta gizartearentzat, oro har.

Irudia CC BY-SA 2.0 Daniel Dionne

Horren helburua da aseguruen sektoreari arriskuak hobeto kudeatzen laguntzeko markoa sortzea, lehiakortasuna handitzea, gure produktuak hobetzea eta gure aseguratuen, inbertsiogileen eta gizartearen kaudimena bermatzea, horretarako gardentasun handiagoa eskainiz, merkatuaren eta arautzaileen eskura informazio handiagoa jarriz.

Artikulu hau gazteleraz ere eskuragarri dago.