2020ko egutegiaren azken orria erori da, eta garaia iritsi da, jai zoriontsuak opa izateaz gain, datozen egunotan ohitura eta portaera seguruagoak izateko beharra gogoratzeko. Distantzia soziala, familiartekoekin eta lagunekin kontaktua murriztea, higienea eta maskararen nahitaezko erabilera funtsezkoak dira 2020. urtean ohiturak aldarazi dizkigun birusa geldiarazteko.

Hilabete oso zailak izan dira, eta oraindik ere zailak izaten jarraituko dute; baina espero dugu denok elkarrekin gainditu ahal izango dugula aurre egin behar diogun testuinguru zail hau. Denok egin behar izan dugu ahalegin ugari, ohiturak eta lan-moduak aldatu, eta guk ere bai. Izan ere, oso harro gaude, uste dugulako pandemia-egoera honetan geure onena eskaini ahal izan dugula. Pribilegio bat da une zail hauetan ere zuek gugan konfiantza osoa izatea eta zuen proiektu eta ilusioetan laguntzeko aukera ematea guri.

Hasten den urte berri honi gauza bakarra eskatzen diogu: gure familiarekin eta lagunekin gozatzen jarraitu ahal izatea gauza txikienekin, gure bizitzak betetzen dituzten une nahiz keinuekin. Benetan axola duten gauzekin.

2021 zoriontsua!